2010/11/29

Kanta tailerra

Olentzero Ttipien Lehiaketa


Euskarazko Produktuen txokoa Muskizen



Guraso-tailerrean izan emateko epea luzatu da. Izena emateko azken eguna bihar, azaroaren 30a. Ez galdu aukera!

Poteoa + Sorkun Ortuellan



+



Abenduaren 3an


20:00etan Ortuellako tabernetatik poteoa (Ferrobarrilen hasiko da)

22:00etan Meatzaldeko III. Argazki Digitalen lehiaketaren sari-banaketa Las Cacuelitas-en(Nikoren tabernan)

22:00etan SORKUNen kontzertua Las Cacuelitas-en


Bertan afaltzeko aukera dago!!!

Afaltzera geratu nahi duenak lehenbailehen gurekin kontaktuan jartzea.


Anima zaitezte!

"Xabinator" Muskizen, Abenduaren 3an


Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor! heroiaren, unea iritsi da. 8 – 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Geure buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez baita…; iritsi da Xabinaitor!Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor! heroiaren, unea iritsi da. 8 – 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Geure buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez baita…; iritsi da Xabinaitor!

EUSKAREN EGUNA Abanton!!


Adi!
11:00etan ADIERAZPENAREN IRAKURKETA egingo da Sanfuenteseko pilotalekuan. Guztiok gonbidatuta zaudete.
17:30ean Kukubiltxo Gallartako frontoian.

2010/11/25

Durangoko Azokara AUTOBUSA!! BERTAN BEHERA


Nor animatuko da????
Noiz: abenduaren 7an, asteartea
Ordua: 10:00etan irten eta 19:00 bueltatu (egun pasa)
Autobusa non hartu?
Muskizen (BBK)
Las Karrerasen (Haritzalde)
Gallarta (Institutua)
Ortuella (Manfer)
Trapagaranen (Bus geltokian)
EMAN IZENA LEHENBAILEHEN!!!
Non? meatzaldea@aek.org Muskizko Euskara Zerbitzuan edo dinamizatzaileei esan.

2010/11/09

"Izarren argia" filma Ortuellan

SINOPSIA
Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.
Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. “Pantera Zuria” da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, “Espainiaren onerako” dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.
Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarrak… Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan.
Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio “Pantera Zuriari” gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz.
Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzake.


Eguna: Azaroaren 26an, ostirala
Lekua: Gorbeia Aretoa (Ortuella)
Ordua: 19:30
Sarrera: DOAN!