Aurreneko aldiz Las Karrerasen Gurasolagun tailerra egin genuen ostiral arratsaldean.
Oso gustora ibili ginen fimoarekin lanean Ane Dobaranen gidaritzapean.
Giltzariak. belarritakoak, lepokoak, panpinak... denetarik egin genuen, baina batez ere barre eta berba.
Zenbait guraso haurtzarora itzuli zirela zirudien, lanean jo ta ke ibili baitziren, ilusioz gainezka.
Esperientzia polita bizi izan genuen.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi! Hurrengo hitzordua martxoaren 23an izango dugu, Kareta tailerrean, anima zaitezte!