2016/12/16

Helduentzako antzerkia Trapagaranen

Armandok zeruan atseden hartu nahi zuen, baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko.


"Zerura Eroria" komedia 
Escontrillako aretoan, 18:30ean

Meatzari jokoak Trapagaranen

Larunbatean, abenduaren 17an, familiek meatzarien bizitza 
hobeto ezagutuko dute jolasen bidez.


Llano plazan, 12:15ean. Euria eginez gero, Escontrillako frontoian.

Anima zaitezte!!

Umeentzako antzezlana Muskizen


Igandean, 12:00etan, antzezlan musikatua Muskizko Meatzari Aretoan.

Gurasolagun Muskizen. Gabonetako apaingarriak

 Asteazkenean Muskizko berbalagunak elkartu ziren gabonetako apaingarri ezin politagoak egiteko!!


Urtarrilean berriro elkartuko dira elkarrekin eskulanak, postreak, dantzak...egiteko. 
Aupa zuek!!!

2016/12/15

Trapagarango gurasolagunen topaketa

Atzo, Trapagarango Gurasolagun taldea
Gabonetarako apaingarriak egiteko elkartu zen


 Elur panpin dibertigarriak egin zituzten




Eta Gabonetako galtzerdiak, Olentzero 3D...
Artista apartak dira!!

2016/12/14

Sukaldaritza tailerra Ortuellan

Postre eta pintxo gozoak egiten ikasi nahi baduzu, hementxe duzu aukera!!
Etorri Ortuellako berbalagun eta ikasleek antolatu duten tailerrera!! Abenduaren 19 eta 20an, Uriosteko sukaldean, 10:15ean.
Izena ematea beharrezkoa da!!!

Kidam magoa Trapagaranen

Ostegun honetan, abenduaren 15ean, magia Trapagaranen.
Kidam magoaren trukoak ikusteko aukera izango dugu,
Escontrilla eskolako aretoan, 17:30ean


Anima zaitezte eta hurbildu Escontrillara!!

2016/12/07

Euskara maratoia Trapagaranen. Kronika

12 orduko irratsaioa egin genuen. Herriko 60 bat elkarte pasatu ziren mikrofonoetatik. Berbalagunak eta gurasolagunak ere han egon ziren.


Haien esperientzia kontatu zuten eta
 herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu zieten.

Hitzaldi musikatua Ortuellan

Euskal musikaren ibilbide musikatua!!
Kanten istoria, esanahia, bitxikeriak...ezagutu nahi badituzu ez galdu aukera eta hurbildu Ortuellako Kultur Etxera.

Biodantza Ortuellan

Abenduaren 13an, asteartea, 18:30ean, biodantza ikastaroa antolatu dugu Ortuellako Kultur Etxean.

Jorratuko diren gaiak:
. Osasun emozionalaren kudeaketa eta biotipo emozionalak, izaerak….
. Jarduera praktikoa.
. Aukera badago: ajuste emozionalak.

Gogoratu izena ematea beharrezkoa dela. Animatu parte hartzera!

2016/12/02

Euskara maratoia Trapagaranen

Larunbatean, Euskararen eguna dela eta, 
Trapagaranen 12 orduko irratsaioa egingo da. 
Bertatik herriko 60 elkarte pasatuko dira.
Eguneko protagonista euskara izango da. 
Berbalagunak ere hurbilduko dira.
Irratsaioaz gain, beste ekintza batzuk  ere egongo dira: 
euskal dantzak, igel toka, tailerrak...


2016/12/01

Berbagunea Trapagaranen. Kronika

Gaur, Euskararen eguna ospatu dugu udal euskaltegian.
Ikasleak, irakasleak, udal langileak eta berbalagunak 
hitz egiteko elkartu gara. 
Herriko beste euskaldunak ezagutzeko aukera aparta izan da,
eta, ondoren, hamaiketakoa ere egin dugu.



2016/11/29

Abenduko agenda

Adi!! Hilabete honetan agenda ekintzaz beteta dago!

Anima zaitezte eta etorri prestatutako ekitaldietara!!

Durangorako autobusa Ortuellatik

Abenduaren 5ean, Durangorako autobusa aterako da Ortuellatik. Prezio 2 eurokoa da eta izena emateko OKEra hurbildu behar duzue. 
Animatu!!!

2016/11/28

Umeentzako antzerkia Trapagaranen

Asteazkenean, azaroaren 30ean, ANTXO TA PANTXA
Escontrillako aretoan, 17:30ean.


Oso dibertigarria izango da. Anima zaitezte!!

Euskararen eguna Muskizen


Hementxe euskararen eguneko egitaraua! Animatu parte hartzera!!

2016/11/22

Muskizko mintzodromoa


Abenduaren 1ean, Muskizko Meatzari plazan, mintzodromoa egingo da. Bi saio antolatu dira, bata, 10:00etan eta, bestea, 18:00etan. 
Animatu eta hurbil zaitez gurekin batera euskaraz praktikatu eta bizitzera!!!

Ipuin kontaketa Muskizen


Azaroaren 29an, Muskizko liburutegian, umeentzako ipuin kontaketa. Animatu etxeko txikitxoenekin euskaraz gozatzera!!!

Durangoko azokara joateko autobusa Muskizen


Abenduaren 6an, asteartea, Muskizetik Durangoko azokara joateko autobusa aterako da.
Ez galdu aukera eta eman izena!!!

Euskararen astea Muskizen


Abenduaren 2an, Muskizko Meatzari plazan, DENBORA KOLPEKA eta ELUSTONDO ANAI-ARREBAK!!! Ez galdu aukera!!!

2016/11/16

Herri bazkaria Muskizen

Abenduaren 3an, larunbata, Muskizko Meatzari plazan herri bazkaria ospatuko da. 
Tiketak Gaztegunean salgai!!!

Marikixkur eta hiru hartzak filma Muskizen

Abenduaren 3an, MARIKIXKUR ETA HIRU HARTZAK ikusteko aukera izangu duzue! Animatu!!!

Film labur lehiaketa Muskizen



Film labur lehiaketa Muskizen!
Gaia: librea
Iraupena: gehienez, 6 minutu
Bidaltzeko azken eguna: azaroaren 30a

2016/11/08

Pala txapelketa Muskizen


18 urtetik gorakoentzat, Donibane Berria frontoian.
 
Izena emateko: 94.670.70.75 
                                               euskara@muskiz.com

2016/11/03

Musika tailerra Trapagaranen. Kronika

Atzo 10 familia elkartu ginen musika-tresnak egiteko eta jotzeko . 
Marakak, euri makilak, danborrak, panderoak...


Mila esker Aldai auzo-elkarteari tailerra prestatzeagatik!!

 Eta etorri ziren Gurasolagun musikariei, 
orkestra aparta osatu genuen eta!!


2016/10/28

Azaroko agenda

Meatzaldean  hainbat ekintza egongo dira hilabete honetan.

Anima zaitezte!!

Meatzaldeko berbalagunen topaketa. Kronika

Atzo Meatzaldeko berbalagunok elkartu ginen,
ikasturteari hasiera emateko.
Pintxoak, poteak, umore ona eta musika




Mila esker Aldai batukadari gure arratsaldeari musika jartzeagatik

2016/10/24

Gurasolagun. Musika tailerra Trapagaranen

Azaroaren 2an, asteazkenean, Durañona fundazioan elkartuko gara.
Aldai auzo elkarteko kideek instrumentuak egiten 
eta jotzen irakatsiko digute.
Adi!! Plazak mugatuak dira. Izena emateko: zuria-i@aek.eus
Anima zaitezte eta etorri arratsalde musikatu aparta pasatzera!!

MEATZALDEKO BERBALAGUNEN TOPAKETA Trapagaranen

Ostegunean, Meatzaldeko berbalagunok elkartuko gara,
ikasturteari hasiera emateko.
 Tabernaz taberna ibiliko gara Aldai batukadarekin batera.

Trapagaranen, ostegunean, urriak 27.
Ibilbidea: Pozo barria, Itsaso, Herria eta La Pinta.
ANIMA ZAITEZTE!!

2016/10/11

Ortuellako kakorratz taldea

Datorren astean Ortuellako kakorratz taldea jarriko da martxan. Bi asterik behin elkartuko den taldea izango da, astearteetan, 15:00etan, Ortuellako AEKn. Ikasturtean zehar hainbat gauza egiten ikasiko dute, txanoak, tapaukak, amigurumiak, poltsoak... Gauza hauek guztiak egiten ikasi nahi baduzu, ez galdu aukera eta eman izena!!!!

Izena emateko:
- meatzaldea@aek.eus
- 607 67 80 75

2016/10/10

Muskizko eskulan taldea

Aurten ere martxan jarriko da Muskizko eskulan taldea. Ikasturtean zehar hainbat gauza egiteko aukera izango dugu.
Neguari aurre egiteko telar borobilak erabiltzen ikasiko dugu. Txanoak, tapaukak, lepokoak, galtzerdiak...egiteko aukera paregabea!
Taldea hilean behin elkartuko da, astelehenetan, 15:30etatik aurrera, Muskizko Kultur Etxean.
 




Izena emateko:
- meatzaldea@aek.eus
- 607 67 80 75

2016/09/29

URRIKO AGENDA

Meatzaldeko berbalagunok martxan jarri gara!
Hemen duzue hilabete honetako agenda.


Anima zaitezte eta parte hartu ekintzetan!!

2016/06/29

Berbalagunon udako jaia. Kronika

Aurreko ostiralean Meatzaldeko berbalagun batzuk eta Muskizko DENBORA KOLPEKA taldea txosnetan elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko.


Primeran pasa genuen!!! Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, baita gurekin izan genituen musikariei ere!!!

2016/06/22

Euskaraz familian jolasean Muskizen. Kronika

Aurreko asteazkenean Muskizko gurasolagunak ludotekan elkartu ziren jolas, kantu...berriak ikasteko. Oso gustura aritu ziren etxeko txikitxoenekin jolasten eta barre egiten.



Eskerrik asko ikasturte honetan gurasolagunen parte hartu izanagatik. Irailean berriro ikusiko dugu elkar!

2016/06/15

Berbalagunon udako jaia

Ikasturteari amaiera emateko plan aparta proposatzen dizuegu!! Ekainaren 24an ikasle, irakasle, berbalagun eta herritar oro gonbidatuta dago Muskizen prestatu dugun udako jaira. 19:00etatik aurrera musika, jatekoa eta giro ezin hobea Muskizeko txosnetan!!!
Anima zaitez gurekin etortzera!!

2016/06/10

Muskizko mintzodromoa. Kronika.

Astelehenean Mukizko mintzodromoa egin zen. Goizez eta arratsaldez gustura aritu ziren euskaltegietako ikasleak eta berbalagunak euskaraz hitz egiten eta gozatzen.



Eskerrik asko ikasturte honetako azkenengo mintzodromora hurbildu zineten guztioi!!

2016/06/09

Familian euskaraz jolasean Trapagaranen. Kronika

Atzo Trapagarango gurasolagunek 
jolas berriak ikasi zituzten:
katu katu, soka saltoan aritzeko kantak, talde-jolasak...



 

Mila esker ikasturte osoan zehar proiektuan parte hartu izanagatik!!
Primeran pasatu dugu elkarrekin!!

Mundialak zarete!!