2012/04/23

Bertsobazkaria Ortuellan


Maiatzaren 5an, Gazte Eguna Ortuellan!! Eta bertso-bazkaria(paellada) antolatu dute!!

Bertsolariak:
Fredi Paia
Onintza Enbeita
Beñat Vidal

Sarrerak salgai:
Iredon, Txoko Atxitun eta Gazte Lokalean. Ez itxaron azken unera arte!


Eta arratsalde-gauean... magia, kontzertuak...

Eman Ziztada BERRIA Egunkariari!


Apirilaren 24an, 19:00etan, zatoz Ortuellako Kultur Etxe Berrira (OKE) eta parte hartu hitzaldi honetan!!

Zabaldu mezua!

2012/04/18

Enkarterriko 1. kanporaketa, Trapagaranen

NOIZ: Apirilaren 20a
ORDUA: 19:00
LEKUA: Trapagarango Gaztetxean

*OHARRA: Ostean afaria egongo da eta horretarako txartelak aldez aurretik erosi behar dira: 12€

2012/04/16

Ibilaldiaren aldeko PILOTA PARTIDA


EGUNA: Apirilaren 21ean, larunbata
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Gallartako Txikito Frontoian

Sarrerak salgai: Gallartan (Herriko tabernan eta El Derby tabernan); Ortuellan (Frontoian) eta Trapagaranen (Ikastolan, Itxaso tabernan eta Ibilaldia dendan)
Prezioa: 12 urtetik beherakoentzat 2€ eta helduentzat 10€

Animatu zaitez! Egizu Ibilaldiaren alde!

Meatzaldeko Irakurzale Kluba: "Errotik"




Hona hemen Meatzaldeko Irakurzale Klubak apirilerako antolatutako hitzordua:

EGUNA: Apirilak 18
ORDUA: 19:30
LEKUA: Haritzaldeko Udal Aretoa (Las Karreras)


Sinopsia:
Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak. Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Txikizioaren aurrean kalera atera ziren beharginak protestan eta borrokan, faktoriaren eraistea galaraztearren. Ankerra izan zen Agintaritzaren erantzuna: atxiloketak, zaurituak eta hildakoak. Euskaldunako langilea izan zen Luis Urresti; deskalabru haren ondotik minbizi batek eraso du eta hiltzera doa. Bere alaba Loreari urradura garratza handituko zaio betiko. Aitaren eta alabaren arteko solas etenek eta oroitzapenenek egituratzen dute kontakizun osoa.

Euskal Astea Abanton: Apirilak16-22