Hemen duzue otsaileko agenda!!! Animatu ekintzetan parte hartzera!!!
Pages
2014/01/28
2014/01/27
Barry Manley
Otsailaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Barry Manley bakarrizketalaria izango dugu dugu TRAPAGARANGO UNIVERSAL TABERNAN!!!!
Animatu parte hartzera!!!!
2014/01/21
Beharsarea
Bitartekaritza: Beharsareak
bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan
horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako
iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana
bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna
egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak
egiazkoak direnik. Beharsarea
ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta
argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako
kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.
Baldintzak: baldintza bi betetzea eskatzen zaio zerbitzu honen erabiltzaileari:
-
Lanak euskaraz egitea
-
Lanak baldintza duinetan egitea
Doako zerbitzua: zerbitzu
hau erabiltzea doakoa da. Erabiltzaileak ez du erregistratu behar:
e-posta helbidea ematea nahikoa da, erantzunak helbide horretan
jasotzeko.
Lan mota guztiak: lanak kategoriatan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.
2014/01/17
Gurasolagun
Gurasolagunen parte hartu nahi? Epe berria dugu izena emateko!!! Gurasotaldeetan parte hartu nahi baduzu edota berria den bat sortu, jarri gurekin harremanetan!!! Izena emateko azkenengo eguna,
URTARRILAREN 31!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)
-page-0.jpg)

-page-0.jpg)