2013/02/25

Meatzaldean eman euskara elkarri!


Ortuellako Korrika mola desfilea from Euskalakari Aek on Vimeo.

Ostiralean Meatzaldeko lehen KORRIKA moda desfilea antolatu zen. Bertan, berbalagunak eta gurasolagunak gure eskualdeko beste euskaldun eta ikasleekin batera desfilearen protagonista izan ziren.

18. KORRIKAren leloa EMAN EUSKARA ELKARRI da. Meatzaldeko berbalagunok pozik gaude lelo horrekin, izan ere bat egiten du berbalagunen filosofiarekin;  euskaraz dakienak ez dakienari asko eman ahal dio, ikasten ari denak euskaldunoi euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzen dizkigu. 

Hori dela eta, aprobetxatu nahi dugu Meatzaldeko euskaldunoi deialdia hau zabaltzeko. Une honetan eskualdean berbatalde batzuetan euskaldunak behar dira, astean ordu bat badaukazu etorri gurekin eta lagundu gure hizkuntza zabaltzen euskara elkarri emanez.

Bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan

2013/02/20

18.KORRIKA

18.KORRIKA
ARROPA DESFILEA


Otsailaren 22an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Ortuellako Kultur Etxean 18.KORRIKA ARROPA DESFILEA ospatuko dugu. ANIMATU!!!!!!!!!

2013/02/19

2013/02/13

Praktikatu gurekin!


ABANTO-ZIERBENAN ERE BAI


Urte berriarekin batera, martxan jarri da berriro ere Abanto-Zierbenan Berbalagun egitasmoa. Aurten, inoiz baino ilusionaturik hasi gara euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei Abanto-Zierbenan euskaraz bizitzeko parada emateko. Ez galdu aukera eta izan Berbalagun!

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

Meatzaldeko Berbalagun
Telefonoa: 607 67 80 75
e-posta: meatzaldea@aek.org
bloga: http://meatzaldea.blogspot.com
facebook: meatzaldeko berbalaguna




2013/02/12

CARRASCOLIENDAS Trapagaran

CARRASCOLIENDAS

Otsailaren 16an, larunbata, CARRASCOLIENDASen parte hartzeko aukera izango duzue. Hemen duzue aurtengo egitaraua:
Irteera 9:30etan Zaballako matadero aurretik
Ondoren Ugarte, Elgero, Urioste eta San Gabriel
15:00etan Bazkaria frontoioan
Arratsaldean Trapagarandik kalez kale
21:00etan dantza plaza
22:00etan MAKABI taldea La Pinta tabernan

2013/02/11

Axolaren KULTUR TXANGOA

KULTUR TXANGOA






Otsailaren 16an, larunbata , urteroko kultur txangoa egingo Axola Euskara Elkarteak. Aurtengo plana hauxe da:

10:00etan Abantotik irteera
11:30ean Oiartzungo Soinuenea musika museoa bisitatu
12:30ean Poteoa Oiartzunen
14:30ean Sagardotegira: Ipintza sagardotegia (Astigarraga)
18:00etan Zumaia herriari bisitaldia
20:30ean Zumaiatik etxerako irteera

Egun osoko txangoa 27 euroan!

Izena emateko: axolaelkartea@hotmail.com edota 94 636 94 47

2013/02/06

Otsaileko agenda

OTSAILEKO AGENDA


 Hemen duzue hilabete honetako agenda!!!!!


Inkesta!!!

MINTZAPRAKTIKA EBALUAZIO INKESTA




Arratsalde on berbalagunak!

Berbalagun proiektua hobetzeko asmoz, zuen iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu. Horretarako, inkesta bat betetzea nahi dugu. Interneten bidez da eta oso erraza.
Hauxe da lotura: 

https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?fromEmail=true&formkey=dEhENFVVelZKajV0WUlGWFlEWGVYWmc6MQ

Ondo izan eta mila esker laguntzeagatik!

2013/02/04

Lapurdiko dantzak Muskizen

KALE DANTZALDIA




Igande honetan, otsailak 10, Ihauterietako ekitaldien barne, Lapurdiko dantzak ikusteko eta dantzatzeko aukera izango dugu herriko karriketan. Ez galdu aukera eta etor zaitez dantza egitera INTZARRI dantza taldearekin. 11:00etan,  Kultur Etxetik.