2013/10/30

abestu eta jolastu euskaraz

" ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ" TAILERRA


ADI GURASOLAGUNOK!!!!!!

Ortuellako hezitzaile, begirale eta seme-alaba txikien guraso euskaldunentzako tailerra antolatu da OKEn. Tailer honetara joateko gogoa badaukazue bi aukera izango duzue, bata abenduaren 4, 5 eta 6an arratsaldeko 18:00etatik- 20:00etara, eta bestea abenduaren 7, 14 eta 21ean 16:00etatik-18:00etara.

2013/10/23

Aurkezpen festa Trapagaranen





Joan den ostiralean, Trapagarango Pinta tabernan, Berbalaguneko aurkezpen jaia ospatu genuen. Bertan 50 lagun elkartu ginen, Berbalaguneko aurkezpen bideo ikusi genuen, argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen eta zerbait jateko aukera ere izan genuen.
Aipatutako guztiaz aparte, gure artean Trapagarango Bertso Eskolako lau bertsolari eta Sudurgorriak musika taldea izan genituen. Bertso bikainak bota eta festa girotzeaz arduratu ziren!
Hemen argazkiak ikusi ditzakezue, gure artean argazkilari ezinhobea baitzegoen.


ESKERRIK ASKO MEATZALDEKO BERBALAGUNEI, LAGUNDU ZENUTEN GUZTIOI ETA BERTAN EGON ZINETENOI, BIKAINAK ZARETE!!!!

2013/10/16

Argazki lehiaketaren irabazlea

HAUXE DA UDAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA


ZORIONAK ASIER ARROITA!!!!
Saria urriaren 18an, ostirala, eskuratu ahal izango duzu Berbalaguneko aurkezpen festan!!!

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

2013/10/15

Aurkezpen festa

BERBALAGUN AURKEZPEN FESTA



Urriaren 18an, ostirala, BERBALAGUN AURKEZPEN JAIA ospatuko dugu Trapagaranen!!!
20:00etan Pintan elkartuko gara, bertan berbalagunon bideoa, bertsolariak, argazki lehiaketaren sari banaketa eta sudurgorriak kalejira musikatua!!!

ANIMATU!!!! 
PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!!!!


2013/10/09

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!

Berbalagunok, filma 
Oraindik ez zarete Meatzaldeko Berbalagunok? Ba, hona hemen berbalagunok izatera bultzatuko zaituzten bideoa.

ANIMATU eta Berbalaguna izateko esperientzia zoragarria BIZI EZAZAZU!