2012/05/30

Izkribu Lehiaketaren saribanaketa

Ekainaren 6an, 19:00etan Ortuellako Kultur Etxean (OKE)

Antzezlan komikoa, saribanaketa eta mokadutxoa!!!!

2012/05/21

Berbalagunon kamisetak!!!


Uouuuuuuuuuuuu!!! Flipatzen zaudete, ezta? Hara zelako modeloak ditugun berbalagunen!! Eta zer esan kamisetei buruz... eta txapak ere badaude... Zoratu gara!!!!

Kamisetak 10 eurotan salgai. Kamiseta bat nahi?? Jarri harremanetan dinamizatzaileokin eta erreserbatu zeurea!

2012/05/16

Mintza Eguna: Santurtzin!!!

Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an
Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatazren 21era arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.
 

2012/05/14

Erhal-kapora


Meatzaldeko Irakurzale klubaren solasaldi berezia... Erhal-kanpora dokumentala!!
 
Eguna: maiatzak 16
Ordua: 19:30
Lekua: Haritzaldeko udal aretoa (Las Karreras)
 
 
SINOPSIA: 
Mubarak erorialdia eta Egiptoko iraultza 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu guztia astinduko duten erreboltei hasiera emango diete. Ekialde Hurbileko diktadore iraunkorrenetako bat boteretik erori zen 18 egunetako barne kronika. 
 

Familian egiteko: karioka tailerra



Familian egiteko tailerra!! Gurasoak eta haurrak elkarrekin eta euskaraz!!

Eguna eta lekua:
23an Abanton, Kultur etxeko erakusketa gelan
24an Ortuellan, OKEn
30ean Muskizen, Kultur etxeko 3.solairuan
31an Trapagaranen, zehazteke

Ordua: 17:30ean

Haurren adina: 5-8 urte bitartean 

Izena emateko: bidali mezu bat meatzaldea@aek.org (parte hartuko dutenen izena eta herria) edo jarri kontaktuan gurekin.

Animatu zaitez! Parte hartu!!

2012/05/07

IBILTXOrekin kalejiran


Maiatzaren 11an, ostirala, 17:30ean, denok Trapagaranera, Ibilaldiaren alde!

IBILTXOREKIN KALEJIRA ANTOLATU DUTE!!

Ibilbidea:
Olaso jauregia
Seber Otxoa
La Rozadako estrada
Habana plaza
San Jose
Olaso jauregia

Animatu zaitez!!

2012/05/02

Berbalagunentzako zozketa berezia!!

ZOZKETA BEREZIA!!! IRABAZI BAZKARI BAT!

12 pertsonentzako bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian



Zer egin behar duzu parte hartzeko? Oso erraza:

Talde bakoitzak bere berbataldearen argazki bat bidali beharko du praktikatuaek@gmail.com helbidera.


Argazkiak jasotzeko azken eguna, maiatzaren 13a. 

Animatu eta parte hartu!! Bazkari bat irabaztea, sekula ez da hain erraza izan!

"Bertsolari" dokumentala





Eguna: Maiatzaren 4an
Lekua: Gallartako institutua
Ordua: 18:30

Dokumentala ikusi ostean, bertso-kalejira musikatua!

Euskal Poteoa Ortuellan!!




Maiatzak 4, ostirala, EUSKAL POTEOA Ortuellan!!!!

Hasiera lekua: Txokon
Ordua: 20:00

Poteoa amaitzean.... luntxa!!! Animatu zaitez!!!!

Bizi-martxa 2012




Hurrengo igandean, maiatzak 6, BIZI-MARTXA egongo da Abanto-Zierbenan. Urtero AEK-k antolatzen duen ekintza polita eta parte-hartzailea da, bai txikiak eta baita ez horren txikiak direnak bizikletara igo eta martxan parte-hartzen baitute. Betiere, euskararen alde!


EGUNA: Maiatzaren 6an, igandea,
ORDUA: 12:00etan, Gallartako institutuaren aurrean.

IBILBIDEA: Gallarta - San Fuentes - Castaños - Gallarta

Parte-hartzaileek Kontseiluaren kamiseta jasoko dute opari!!

Beraz, badakizue, prestatzen hasi zuen bizikleta eta apuntatu hitzordua!!!


2012/05/01

Maiatzak 4, Trapagaran kantuz



Hilero Trapagaranen euskaraz kantatzeko eta dantzatzeko elkartzen dira!! Datorren hilabeteko kedada:

Eguna: Maiatzaren 4an
Ordua:
19,45 ean
Lekua:
Habana Plazan.


ABESTIAK:
1.-Aita semeak
2.-Agur Euskal Herriari
3.-Egun da Santi Mamiña
4.-.Bagare
5.-Txoria txori
6.-Xalbadorren heriotza
7.-Guk euskaraz
8.-Eperrak
9.-Baratze bat
10.-Azken dantza hau
11.-Neskatxa maite.

Animatu zaitez!!