2017/06/29

Oporrak

Ekainaren bukaerarekin
batera,oporrak heldu dira. 
Berbalagun eta dinamizatzaileok 
atsedena hartuko dugu irailera arte.
 
 
Dinamizatzaileok aprobetxatu nahi dugu, ikasturtean zehar, 
Berbalagun egitasmoan, modu batean edo bestean, 
parte hartu duzuen guztiei eskerrak emateko.
Ondo pasa oporretan eta, datorren ikasturtean,
anima zaitezte berriro berbatalde eta ekintzetan parte hartzen!!

2017/06/22

Trapagarango gurasolagunak baratzean. Kronika

Atzo Kimetz Arana nekazariaren baratzera bisita egin genuen.
Tomateak, letxugak, kuiatxoak, baratxuriak...



Haziak jarri genituen gure balkoietan ortutxoa egiteko.
Eta Kimetzen baratzean letxugak landatu genituen.



Trapagarango gurasolagunok arratsalde aparta pasatu genuen. 
Mila esker Kimetzi bere baratzean nekazari aritzera gonbidatzeagatik.

2017/06/20

Kalean jolasean Abanto-Zierbenan. Kronika

Atzo Abantoko familiek Urtxintxako begiraleak 
prestatutako jolasak egin zituzten: 
gaileta jolasa, pilota erraldoia, paratxuta...




 Arratsalde aparta pasatu genuen!!

2017/06/15

Elez 17 sari banaketa. Kronika

Atzoko goiza literarioa eta magikoa izan zen.
Meatzaldeko narrazio lehiaketako sari banaketa ospatu genuen Ortuellan, eta Kidam magoaren trukoak ikusteko aukera izan genuen.





2017/06/14


Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan Gallartako Euskaldun Berri plazan ikasturtea amaitzeko Meatzaldeko Berbalagunen azken jaia izango dugu. Bertan askaritxoa, musikariak eta giro aparta izango dugu, ezin baitugu ahaztu gainera Gallartako jaiak direla. Anima zaitezte, gonbidatuta zaudete!


Autodefentsa ikastaroa Muskizen

Ostegun honetan eta hurrengoan autodefentsarako oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango dugu Muskizen! Izena eman!

2017/06/13

Elez 17 sari banaketa

Bihar, 10:30ean, Ortuellako Kultur etxean 
narrazio lehiaketaren sari banaketa.
Mokadutxua eta magia, Tor magoaren eskutik


Anima zaitezte!!

2017/06/02

Barreterapia Trapagaranen. Kronika

Atzo Trapagarango ikasle, irakasle eta berbalagunek goiz eta arratsalde aparta pasatu zuten: aurkezpen zoroak, masajeak, tenis eroa, jolasak, ..



 Eskerrik asko hurbidu zinetenei 
eta, bereziki, Andoniri, irakasleari.
Saio aparta izan zen!!

Argazkilaritza Tailerra Muskizen






Aste hauetan argazkilaritza tailerrarekin ibili gara, hemetxe irudi batzuk, ez gure lagunek ateratakoak bezain onak, baina tira!





Barreterapia Tailerra

Muskizeko gurasolagunek algaraka igaro zuten atzoko arratsaldea!






2017/06/01

Euskaraz jolasean tailerra Ortuellan

Familiak euskaraz jolasten eta abesten arituko dira: 
jolas kooperatiboak, talde jolasak, abestiak...
Ekainaren 8an, 18:00etan , OKEko lautadan
Anima zaitezte eta izena eman!!