Pages
2018/12/26
2018/12/20
Trapagarango gurasolagunen eskulana
Atzo Trapagarango familiak artista hutsak direla erakutsi zuten.
Koadro ederrak egin zituzten playmais bolatxoak erabilita.
2018/12/11
2018/12/04
Euskaraldia Muzkizen. Mintzodromoa
Atzo Muskizko Gaztegunean, Mintzodromoa egin genuen, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Eskerrik asko parte hartzaile guztiontzat.
2018/11/29
Euskaraldia Trapagaranen. Mintzodromoa
Atzo, La Pinta tabernan, elkartu ginen belarriak prest,
baina, batez ere, ahoak bizi bizi.
Berbalagunak, ikasleak eta herritarrak zenbait gaien inguruan aritu ziren.
Eskerrik asko etorri ziren guztiei.
Euskaraldia Trapagaranen. Gurasolagunen jolasak
Atzo Trapagarango familiek hainbat jolas prestatu zituzten.
Hain gustura egon ginen, gauera arte
mihiak bizi eta belarriak prest ibili ginela.
Mila esker Gurasolagunei, arratsalde aparta prestatzeagatik,
eta hurbildu ziren guztiei, jolasteko gogoa ekartzeagatik.
2018/11/27
2018/11/21
2018/11/20
Trapagarango berbalagunek Euskaraldiarekin bat
Azaroaren 28an, Trapagarango berbalagunek
Euskaraldiarekin bat egingo dute,
herriko ahobizi eta belarriprestekin batera.
17:15ean Gurasolagun taldeak jolasak egingo ditu, Arkotxa parkean.
19:00etan Mintzodromoa izango dugu, La Pinta tabernan.
Anima zaitezte eta parte hartu Euskaraldiako ekintzetan!!
*Mintzodromorako izena eman behar da: Solas AEK, udal euskaltegian edo zuria-i@aek.eus helbidean.
2018/11/14
2018/11/12
2018/11/05
2018/10/25
Trapagarango gurasolagunak. Bisita suhiltzaileen parkera
Atzo Trapagarango familiak Uriostera igo ginen,
Suhiltzaileen parkera bisita egitera.
Umeek suhiltzaileen eguneroko lana ezagutzeko parada izan zuten:
zer egin sute batean, mangera erabili, deiak kudeatu, kamioan joan...
Helduek ere bisita gozatu zuten.
Mila esker Uriosteko suhiltzaileen parkeko langileei. Bereziki, Peio eta Elazari. Arratsalde aparta pasatu genuen haiekin eta haien lana hobeto ezagutzeko aukera eman ziguten.
2018/10/19
2018/10/16
Euskarazko filma Muskizen
Urriaren 21ean, 17:00etan, Muskizko Meatzari aretoan euskarazko filma.
Animatu etxeko txikienekin hurbiltzera!
2018/10/15
Jon Braun antzezlana Muskizen
Urriaren 19an, haurrentzako txotxongiloak, Muskizko Meatzari Aretoan.
Animatu etxeko txikienekin hurbiltzera!!!
2018/10/01
2018/09/14
Meatzaldeko berbalagunak berriro martxan
Euskara praktikatu nahi duzu? Mingaina euskaraz mugitzeko gogoa baduzu, zatoz gurekin eta izena eman!!
2018/06/21
Azkenengo jaia. Muskiz
Ekainaren 29an, 17:30ean, ikasturteari amaiera emateko ekintza ezin dibertigarriagoa prestatu dugu. Muskizko jaietan zumba saioa antolatu dugu, familian zein lagunekin gozatzeko. Zumba eta gero indarrak berreskuratzeko mokadu goxo goxoa izango dugu!!!
Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Izena emateko azkenengo eguna: ekainak 28
Izena emateko azkenengo eguna: ekainak 28
2018/06/20
Hitzaldia Muskizen
Larunbatean, Muskizko txosnagunean, Elikadura burujabetzaren inguruko
hitzaldia izango dugu, 12:00etan.
2018/06/14
Trapagarango gurasolagun taldearen askaritxoa
Trapagarango familiak ikasturteari agur esateko elkartu ziren atzo.
Askaldu ondoren, umeek arbelak aprobetxatu zituzten irakasletan jolasteko
Eta helduek ikasturtearen errepasoa egin zuten.
Ikasturte honetan oso gauza bereziak eta dibertigarriak egin ditugu.
Eskalada, jolasak, barreterapia, dantza... eta, bereziki,
familiek antolatu dituzten eskulanak.
Eskerrik asko gurasolagun taldean parte hartu duten familiei.
Euskara praktikatzeko ahalegina egiten dute eta beti ume onez.
2018/06/13
Muskizko mintzodromoa. Kronika
Astelehenean Muskizko mintzodromoa egin genuen. Goizean, institutuko eta
euskaltegietako ikasleak elkartu ziren eta gustura aritu ziren
solasean. Arratsaldean gonbidatu berezi bi izan genituen, Egoitz
Fernandez eta Andoni Aretxabaleta. Mintzodromoan parte hartzeaz gain,
elkarrizketa egiteko aukera izan genuen. Mintzodromora hurbildu ziren
guztiak oso gustura aritu ziren bi kirolariekin.
Eskerrik asko parte hartzera hurbildu zineten guztioi, baita Egoitz eta Andoniri ere!!!
Hementxe asteleheneko argazki batzuk!!
Hementxe asteleheneko argazki batzuk!!
2018/06/12
Udako berbalagun
Kaixo, lagun
Udan euskara praktikatzen jarraitu nahi baduzu, ez galdu aukera eta udako berbalagunen eman izena!!! Animatu parte hartzera!!
2018/06/06
Muskizko mintzodromoa
Ekainaren 11n, Muskizko mintzodromoa egingo dugu. Goizez zein arratsaldez parte hartzeko aukera izango duzue. Goizeko mintzodromoa 10:30ean hasiko da eta arratsaldekoa, 18:00etan.
Arratsaldeko mintzodromoan gonbidatu bi izango ditugu, Egoitz Fernandez txirrindularia eta Andoni Aretxabaleta pilotaria. Ez galdu haiek ezagutzeko eta parte hartzeko aukera!!!
2018/06/01
2018/05/31
GRUFALOA Muskizen
Ekainaren 3an, GRUFALOA filma Muskizko Meatzari aretoan, 17:00etan. Sarrerak 4 euroan! Animatu etxeko txikitxoenekin etortzera!!!
2018/05/29
Gurasolagun Trapagaranen. Euskaraz jolasean
Trapagarango familiak jolasteko elkartu ziren joan den astean.
Paratxuta, ninjen jolasa, furbol txinatarra, zapi kooperatiboa...
Arratsalde aparta pasatu genuen elkarrekin.
Mila esker bertaratu zirenei eta Itziar begiraleari
jolas dibertigarriak irakastsi izanagatik.
2018/05/16
Barreterapia familian Muskizen
Maiatzaren 29an, asteartea, etxeko txikitxoenekin tarte dibertigarria igaro nahi baduzu, ez galdu aukera eta animatu etortzera!!!
Plazak mugatuak dira, beraz, izena ematea beharrezkoa da!
Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Izena emateko azkenengo eguna: maiatzaK 25
Plazak mugatuak dira, beraz, izena ematea beharrezkoa da!
Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Izena emateko azkenengo eguna: maiatzaK 25
Magia poteoa Ortuellan
Igandean, maiatzak 20, Kidam magoa izango dugu Ortuellako jaietan. 13:00etan Otxartaga plazan elkartuko gara eta, bertan, magoa bere trikimailuekin hasiko da. Gero, plazatik mugitu eta tabernaz taberna ibiliko gara Ortuella eta Muskizko panderojole taldeko kideak eta trikitilariak lagun.
Animatu gurekin etortzera!! Guztiok gonbidatuta zaudete!!!
Animatu gurekin etortzera!! Guztiok gonbidatuta zaudete!!!
2018/05/08
2018/05/04
Zumba Trapagaranen
Maiatzaren 15ean kirola eta euskara praktikatzeko aukera izango dugu
Errotako estratan, 19:30ean, berotu giharrak zumba egiteko
Anima zaitezte eta izena eman!
Izena emateko azken eguna maiatzaren 11
Subscribe to:
Posts (Atom)















































