Pages
2014/05/30
Elikadura burujabetza tailerra. Kronika.
Badakizu zer jaten dugun? Ezagutzen duzu zein den produktu agroekologikoen eta produktu ekologikoen arteko ezberdintasuna? Muskizko berbalagunek badakite jada aurreko asteartean egin genuen tailerrari esker. Ordu eta erdiko saio honetan 12 lagunok munduko elikadurari buruzko ideiak eta iritziak trukatzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta jakiten ez genituen gauza asko ikasi genituen.
2014/05/29
2014/05/27
Lorezaintza tailerraren kronika
Astelehenean, Ortuellako Gurasolagunak, IƱakiren laguntzaz, loreak landatzen egon ziren. Esperientzia dudarik gabe, errepikatzekoa. Sinesten ez baduzue... hemen dituzue probak ;)
Eskerrik asko etorri ziren guztioi!
2014/05/23
Muskizko mintzodromoa. Kronika
Aurreko asteazkenean, maiatzak 21, mintzodromoa egin genuen Muskizen. Goizean zein arratsaldean giro euskalduna nagusitu zen Gazteguneko areto nagusian. Bi saio hauetan 92 euskaldunok parte hartu genuen; ikasleek, irakasleek, berbalagunek eta gainontzeko euskaldunok euskaraz disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA AUPA ZUEK!!!
2014/05/21
Lorazaintza tailerra Ortuellan
Maiatzaren
26an, astelehena, Lorazaintza tailerra egingo dugu arratsaldeko 17:30ean, Otxartagako Plazan. Familian egiteko ezin aproposagoa. Etorri loreak landatzera gurekin!
Oharra:
- Lorazaintza tailerra San Felix Elizaren ondoan dagoen lorategian egingo da.
- Euria eginez gero, tailerra hurrengo astelehenean, ekainak 2, egingo da.
Oharra:
- Lorazaintza tailerra San Felix Elizaren ondoan dagoen lorategian egingo da.
- Euria eginez gero, tailerra hurrengo astelehenean, ekainak 2, egingo da.
2014/05/19
Elikadura burujabetza tailerra Muskizen
Maiatzaren
27an, asteartea, "Elikadura burujabetza" tailerra egingo dugu Muskizen.
Tailer teoriko-praktiko honetan, elikadura subiranotasunaz hitz egiteaz
gain, parte hartzeko parada ere izango duzue han burutuko diren
jardueretan. Ez galdu aukera, arratsaldeko 19:30ean, Gaztegunean.
2014/05/16
Musika emanaldia Trapagaranen
Asteazkenean, maiatzaren 21ean, Andoni Tolosa "Morau" Trapagaranen izango dugu.
Euskal kantagintzaren errepasoa egingo du. Bideoak, argazkiak, kanten zuzeneko bertsioak...
Asteazkenean, Trapagaranen, Ilargi tabernan.
ANIMATU ETA HURBILDU IKUSTERA!!
Kantu kalejira Ortuellan
GOGORATU! Gaur, maiatzak 16, ostirala, KANTUJIRA egingo dugu Ortuellako jaietan.
Trapagarango Kantuz Kantu taldeko lagunak gure ondoan izango ditugu.
Kantutegiak banatuko ditugu. Zatoz lagun!
2014/05/14
"Familian euskaraz jolasean" tailerra. Kronika
Aurreko zapatuan, maiatzak 10, "Familian euskaraz jolasean" tailerra egin genuen Muskizen. Eguraldi ona lagun jolasean aritu ginen kalean. Gurasoek eta umeek elkarrekin jolasten eta kantatzen tarte zoragarria igaro zuten. Errepikatzeko modukoa hurrengoan!
Eskerrik asko Begori eta hara hurbildu zineten guztioi!!!
2014/05/12
Irabiaki tailerra
Kaixo lagunok, hemen dituzue ostegunean egin genituen irabiakien (batidoen) argazki bat, Tailerrean, Ortuellako gurasolagunak eta euren umeak egon ziren, familia giroa euskalduntzeko modu freskue :)
2014/05/09
Mintzodromoa
Maiatzaren 21ean, asteazkena, euskaldunok Muskizko Gaztegunean egingo den MINTZODROMOArekin hitzordua daukagu.Goizeko 10:30ean hasiera emango diogu lehenengo saioari eta arratsaldeko 19:00etan bigarrenari. Lagunen artean tarte atsegina igaro nahi baduzu ez izan zalantzarik eta EMAN IZENA!
Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da. Muskizko Euskara zerbitzuan (euskara@muskiz.com edo 94 670 70 75) edo Meatzaldeko Berbalagunean (meatzaldea@aek.org edo 607 678 075)
2014/05/05
Familian Euskaraz jolasean
Zure haurrekin euskaraz jolasean aritu nahi eta ezin? Euskal jolasak eta kantak ikasi nahi? Ba, hil honen 10ean, larunbata, umeekin Euskaraz jolasteko eta abesteko aukera izango duzu Muskizen antolatuko den "Familian Euskaraz jolasean" tailerrean. Ez galdu aukera eta hurbil zaitez umeekin tarte on bat igarotzera. Gaztegunean 11:30ean.
Subscribe to:
Posts (Atom)









