2010/03/31

Txirrindula martxa

Urtero bezala, Abantoko Aek Euskaltegiak, ohikoa den TXIRRINDULA MARTXA antolatu du.


Apirilaren 25ean, goizeko 12etan izango da. Gallartako Institutu aurrean.

Haur, heldu eta gazte!! Anima zaitezte!

Bertso afaria Abanton


Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus
Noiz? Apirilaren 23an
Non? Gallartako Argia Jatetxean
Ordua? 22:00etan
Eman izena lehenbailehen, Abantoko Aek Euskaltegian!

LARRU HAIZETARA- Ez dok hiru bikoteatroa

Noiz? Apirilaren 16an
Ordua? 19:30ean
Non? Trapagarango Olaso Jauregian

2010/03/26

Abantoko Euskal Astea- EGITARAUA

APIRILAREN 21ETIK 25ERA

ASTEAZKENA, 21, MIERCOLES
11:15 Ikastetxeen arteko I.BERTSO TOPAKETA Dolores Ibarruri Institutuan.

OSTEGUNA, 22, JUEVES
11:15 JULIAN IANTZIren hitzaldia Institutuko gazteentzat: Eta euskaraz, zergatik ez?

17:30 Abrakadabra!! Zatoz MARSEL MAGOA ikustera Sanfuentesko Antzinako Eskoletara. Ea zer erakusten digun oraingoan...

18:30 ERLE EUSKALDUNA Las Carrerasko udal aretoan VIII. IZKRIBU LEHIAKETAREN SARI BANAKETA ospatzeko. Abanto Euskaltegia AEK-k antolatua.

OSTIRALA, 23, VIERNES
17:30 Ondo pasatu nahi duzu? Disfrutatu ZINTZOREN AMETSA antzezlanarekin Eusko Gudariak plazan. Eguraldi txarra eginez gero, pilotalekura joango gara.

22:00 BERTSO AFARIA Axola Euskara Elkarteak antolatua, ARGIA jatetxean. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano.

LARUNBATA, 24, SABADO
10:00 Urpetik igeri egiten ikasi nahi baduzu, UR BATAIOA antolatu dugu udal igerilekuetan. Ausartzen zara ur azpitik ere euskaraz hitz egitera?

18:00 HERRI KIROLEN ERAKUSKETA ikusteko aukera izango duzu Haritzalde Plazan.
AIZKOLARIAK:
Ugaitz (22urte)-Aratz (21 urte)
Arrospide (53 urte)
HARRIJASOTZAILEAK:
Miren Urkiola (21urte)-Idoia Etxeberria (16 urte)
Urdax (12 urte)

20:00 Indarra hartzeko, TXISTORRA JANA, SAGARDO KUPELAK lagunduta.

20:30-23:30 Eta eguna bukatzeko, egizu dantza EGAN taldearen musikarekin batera!!

IGANDEA, 25, DOMINGO
12:00 TXIRRINDULA MARTXA herri osoan zehar Abanto Euskaltegia AEKren eskutik.

2010/03/15

SAGARDOTEGI IRTEERA

Joan den larunbatean Goierrira joan ginen han dagoen XV. mendeko baserri museo bat ikustera, eta ikusi ondoren Urbitarte sagardotegian bazkaldu genuen. Izugarrizko egun ona pasatu genuen berbalagunok! Argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.

2010/03/09

I. Pintxo lehiaketa Muskizen




Pintxoak gustuko?
Sukaldari ona zarela uste duzu?
Agian, zure herriko sukaldaririk onena zarela uste duzu?




EZETZ AURKEZTU!


Non? Muskizko Ortze tabernan
Noiz? Martxoaren 26an, ostirala
Ordua? 19:30etan


OHARRA: 12-14 PINTXO EGIN BEHAR DIRA!

SARIA: Bi lagunentzako afaria!!!!



Parte hartzeko:meatzaldea@aek.org edo eman izena zure herriko euskaltegian.

Txangoa Oteizaren Museora

Martxoaren 27an, Muskizetik Altzuzara, Oteizaren Museoa bisitatzera.

Izena emateko epea: martxoaren 15era arte.

Non? Muskizko Euskara Zerbitzuan, Ortze tabernan edo Gaztegunean

2010/03/01

BADAUKAGU ORTUELLAN EGINDAKO LEHENENGO PINTXO LEHIAKETAREN IRABAZLEA!!


Ortuellako berbalagunak direnak eta ez direnak bildu ziren pasa den ostiralean Ortuellako Gazte Lokalan lehenengo pintxo lehiaketaren ospatzeko. Irudiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen. Hurrengo hilabetean beste aukera bat izango duzu mota horretako ekintza batean parte hartzeko, hain zuzen ere, Martxoko 26-an Muskizen. Anima zaitez!