Pages

2009/10/20

X. Sagardo Eguna. Gallartan



Urtero bezala, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak, Sagardo Eguna ospatuko du, Gallartan, urriaren 24an. Aurten hamargarrena ospatzen dute eta guztiok gonbidatuta zaudete! Hemen duzue egitaraua:

11:00etan Kalejira musikariekin alaitua
Gaztelu puzgarriak txikientzat
Artisautsa erakusketa
Talo dastaketa merke
12:00etan Plazara iristean neska-mutilek SAGAR DANTZA tradizionalak dantzatuko dituzte.
12:30etan BERTSOLARIAK. Hamaika Bertute.
13:00etan KIRIKOKETA BESTA,irrintziak, adarrak eta txalaparta. Ondoren, sagardoa egingo da antzina egin ohi den moduan. Jarraian, dantza-taldeko neskek muztioa eskainiko diete ikus-entzuleei.
15:00etan HERRI BAZKARI tradizionala Gallartako frontoian.
18:00etan Iparraldeko Herri kirolak. 10. urteurrena Gallartako Harrizulatzaileak. Gazteen eta adinekoen arteko lehia.
19:30etan TXALAPARTA erakustaldia: Zugarramurdi(Sestao), Meatzaldeko Harrigorria(Gallarta), Haladzipo(Barakaldo), Espela(Trapagaran), Baionako Txalapartariak(Baiona).
20:30etan Euskal Herriko Musika kontzertua:
TIRAUKI ERROMERIA
JON GARMENDIA ETA IÑAKI PLAZA
(Diska berria: 20 Hartz Proiekt)

No comments: