
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Baina hori ez du esan nahi, urteko gainontzeko egunetan euskara alde batera utzi behar dugunik. Euskaraz urtean 365 egunez bizi eta gozatu behar da.
Egun "berezi" honetan, meatzaldeko herrietan hainbat ekintza egongo dira:
Abanto-Zierbenan
9:30-13:30 eta 16:30-20:00: EUSKARAZKO PRODUKTUEN TXOKOA, Gallartako kultur etxean
17:30etan Gallartako kultur etxeko areto nagusian: TXOBORRO MAGOA
17:30etan Gallartako kultur etxeko areto nagusian: TXOBORRO MAGOA
Muskizen
Haurrentzako hainbat ekintzaz gain...
19:00etan, Meatzari Aretoan, KANPAIAK JO BITARTEAN antzezlana. Gu gonbidapenak ditugu, nahi duena eska ditzala.
Ortuellan
Eskolek hainbat ekintza antolatuko dituzte.
3 comments:
muskizko antzezlana joateko gonbidapenak non eskatu behar dira?
Fernan edo Joanari eskatu. Bestela bidali mezua meatzaldea@aek.org-ra eta ikusiko dugu nola egin.
EGUNKARIA LIBRE!
Euskaraz
Español
Français
English
Post a Comment