Espero dugu gure oparitxo a gustoko izatea!!
Pages
2011/12/21
Berbamezua: Zorionak eta urte berri on!!!
Espero dugu gure oparitxo a gustoko izatea!!
2011/12/19
Tailerren argazkiak!!

Hilabete hauetan tailer batzuk egin ditugu: fieltroa, komiki-zorroak, txotxongiloak...
Hemen dituzue argazkiak! Egizu klik!
Filetro tailerra (Trapagaran)
Komiki-zorro tailerra (Abanton)
Txontxongilo tailerrak (Muskiz eta Ortuellan)
2011/12/16
Olentzero Ttipiak
Olentzero ttipien lehiaketa amaitu da eta hemen dituzue lehiaketara aurkeztu diren Olentzeroak!! Olentzero Ttipiak!!
Banan-banan ikusteko, egizu klik hemen!
Partehartzailekin kontaktuan jarriko dira.
2011/12/14
Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Ordua: 19:30ean
Lekua: Haritzaldeko aretaon (Las Karreras)
Olentzero egitaraua: TRAPAGARAN

Abenduak 17, larunbata
DANTZA PLAZA, 18:30etan Habana Plazan
Abenduak 24, larunbata
9:30etan DuraƱonatik hasita auzoz auzo Ugarte, Elgero, San Gabriel, Trapagaran eta Larreineta.
Trikitixa, txistu, dantza, kanta eta bertso.
17:15etan Funikularretik OLENTZERO jaitsiera Polikiroldegian amaiera eta haur berbena.
Abenduak 26, astelehena
ZAPATA GORRIAK, (Haur antzerkia) 12:00etan Olaso Jauregian
GARTXOT (filma) 18:30ean Franciscanas de Montpellier ikastetxeko aretoan
Abenduak 27, asteartea
UMEENTZAKO MUSIKA KONTZERTU DIDAKTIKOA
11:15etan 6-7 urte bitarteko haurrentzat
12:15etan 9-13 bitartekoentzat
Abenduak 31, larunbata
URTEARI AGURRA MENDITIK
11:30etan PICO LA CRUZ mendian irrintzi, txistu, txanpai eta turroi
13:00etan La Arboledan sarrera eta kalejira
Berbalagunon ABANTAILAK!

- AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu.
- BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.
- ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidtza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 39 euroan.
- Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.
- Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPVko ikasle bazara, aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzu mintzapraktika progamaren batean parte hartzeagatik.
2011/12/12
2011/12/05
Txotxongilo tailerra, Ortuellan
Txotxongilo tailerra, Muskizen
2011/11/28
Euskararen Eguna, Abanton

*Oharra: Arratsaldeko ekintza guztiak, euria egin ezkero, Txikito de Gallarta pilotalekuan egingo dira.
2011/11/24
Komiki-zorro tailerra! Ikasi diru-zorroak egiten!!
2011/11/23
"Hostoak" ikuskizuna, Muskizen
2011/11/21
Euskararen Astea Muskizen
Azaroak 28 "IZARREN ARGIA" FILMA. Meatzari Aretoan, 19:00. +Ikusi
"BUAH TXABAL" ANTZERKIA. Gaztegunean, 19:00etan +Ikusi
Abenduak 2 KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOAK. Meatzari Aretoan, 17:30/19:00Abenduak 3 EUSKARAREN EGUNA. Frontoian, egunean zehar.
*(Herri bazkarian izena emateko azken eguna, azaroaren 30)
"HOSTOAK" IKUSKIZUNA. Meatzari Aretoan, 20:00etan. +Ikusi
Abenduak 4 MENDI MARTXA. Kultur Etxetik hasita, 10:00etan.
Hemen duzue kartela!!

Kantafaria Abanton

Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da. Tira, jakin badakizue euskararen eguna EGUNERO dela; baina, herrian egun hori aitzakiatzat hartu eta ekintza polit bat egitea bururatu zaigu. Nola ez, kantan eta dantzan! kar-kar.
NOIZ: Abenduaren 3an, larunbata.
NON: Las Carrerasen.
ORDUA: 20:00etan kalejira EUSKI taldearekin. Ondoren, 22:00etan afaria Angulorenean.
Prezioa: 20 euro.
* Oharra: izena aldez aurretik eman behar da.
Nola??? ez duzuela EUSKI taldea ezagutzen!! Gazte lapurtar hauek ohiko musika jotzen dute trikitixa, gaita, panderoa, txistua, txalapartaz... Hitz gutxitan: giro paregabea sortzen dute. Animatu eta etor zaitezte!
Informazio gehiago: 94 636 94 47
2011/11/20
Dibertiplana Abanton

11:30ean Kultur Etxean (Gallarta)
2011/11/16
Euskara Iruditan

Euskarak historian, norbere bizipenetan, hirian, gizartean... izan duen eta duen presentzia iruditan jasotzen ari dira. Irudien mosaiko anitza bezain deigarria osatu nahi dute sarean, herritarrekin elkarlanean, euskararen erabileran gertatu den bilakaera iruditan jasoz.
Zuk zeuk kargatu dezakezu irudia webgunean modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan. Irudiaren edukia edonolakoa izan daiteke, baldintza bakarra irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezia izatea eta irudia laguntzen duen testuan hori azaltzea.
2011/11/14
Durangoko Azokara AUTOBUSA!! Eman izena!!!
Ibilaldia 2012 Abesti lehiaketa!!
Urtarrilaren 12an amaitzen da epea. Beraz, bildu zure taldekideekin eta jarri martxan!!!
Oinarriak ikusteko: jo Ibipuntuzerok martxan dituen sare sozialetara...
twitter, tuenti, facebook eta www.ibilaldia.net webgunean ere.
2011/11/09
Fieltro tailerra Trapagaranen
2011/11/04
Meatzaldeko Irakurzale Kluba

24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duen umore maltzurrez eta biziaren zipriztinak sentiarazten dituen hizkeraz.
2011/10/26
Trapagaranen ere bertsotan ari dira!
1-Iaz bezala astelenero lagun giroan elkartu eta bertsotan ikasi eta aritzeko tailerra.
Etorri eta aritu nahi duenak ateak zabalik ditu, bertso tailerra astelenero 19:30etan gaztetxean.
2-Trapagaranen bertso zirkuitu bat finkatu. Azaroaren 18an enkarterriko bertsolariak eta bertso titiriteroak elkartuko gara herrian, poteoa egingo dugu eta ondoren Sokrarenean afaltzea da asmoa.
Dantza ikastaroa Trapagaranen
Jauziak ikasi nahi dituzula? Fandango eta arin-arina? Carrascoliendaseko dantzak, bals, zortziko edo inauteri dantzak. Etorri asteartero gaztetxera! 19:00etatik 20:30etara!
ORDUTEGIA: 19:00etatik - 20:30ak bitarte
LEKUA: Basetxe Gaztetxea
Olerkiak Irudi I. Lehiaketa
Arau-oinarriak
Meatzaldeko Irakuzale Klubak Olerkiak irudi lehenengo argazki lehiaketa deitzen du, euskal olerkigintza zabaltzeko eta era ezberdinean euskal literatura bultzatzeko xede nagusia hartuta.
Partehartzaileak:
14 urtetik gorako edonork parte har dezake, zeinahi dela bere herritartasuna.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.
Gaia:
Hainbat olerki proposatuko dira, eta haietakoren batekin zerikusia duen argazki bakarra aurkeztu beharko da. (Olerkiak eranskinean)
Lanak bidaltzea:
Parte-hartzaile bakoitzak irudi bakarra bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein olerkirekin dagoen lotuta.
Lanak posta elektronikoz bidaliko dira. Argazkia fitxategi batean bidaliko da hautatutako olerkiaren izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean. (Datuak:Izen-abizenak, jaioteguna edo adina, herria eta herrialdea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa (nahi izanez gero), zein olerkiri dagokion argazkia.
Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan, eta bere izenak hautatuako olerkiarena izan beharko du.
Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.
Epeak:
Meatzaldeko Irakurzale Klubaren web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatuko da, 24:00 orduetan.
*Informazio gehiago: www.irakurzalekluba.com
2011/10/19
Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Liburu honetako idazleek gauza bakarra eskatzen diote Euskal Literaturari: «Aitortzeko geuri ere beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera. Pott. Lubaki. Eta erdian, tropelean sentitzen ziren Tropelekoak. Beren burua bataiatu zuten denek. So, ici nous sommes, Damen und Herren. Hemen gaude. Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekin zerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenez deitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zoriontsu egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoarekin gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Erasmus baino».Oraingo honetan literatura erotikoari ekingo diogu "Orgasmus" hainbat idazleren liburuarekin. Goza ezazue eta etorri gurekin urrriaren 26an Las Karreraseko "Haritzalde" Udal Aretora, 19:30etan.
2011/10/11
Izan zaitez GURASOLAGUN!
Asko dira parkean edota seme-alabak eskolan dauden bitartean elkarrekin ematen ditugun orduak, horregatik HITZ EGITEKO OINARRIZKO MAILA duzuenok egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen seme-alabengandik hurbilago sentitzen lagunduko dizue eta.
Herri bakoitzean badago gurasolagun talde bat. Zergatik ez gehiago sortu? Anima zaitez eta parte hartu!
Gogoratu! Ez dira klaseak, baizik eta euskaraz praktikatzeko DOAKO aukera!
| |
2011/10/07
Nafarroa Oinez. Urriak 16, Tafalla

NAFARROA OINEZ. TAFALLA. Urriak 16
Meatzaldetik autobusa aterako da!
Izena ematea: 5€
Lekua: Ortuella, Abanto eta Muskizeko Euskara Zerbitzuetan edo gurekin kontaktatu
Epea: Urriaren 13a (osteguna) baino lehen.
ADI! Autobusaren ibilbidea:
9:00etan Muskizeko BBKn
Las Karreraseko Haritzaldeko bus geltokian
Gallartako anbulategian
Ortuellan BBKko bus geltokian
Trapagaranen taxi geltokian
2011/09/27
Atsegin dut... Euskara, berbalagun... Atsegin dut!!
Ortuellako Euskal Jaiak- Txirrindula martxa
10:00etan Txirrindularitza martxarako izen-ematea. Udaletxeko Plazako eszenatokian11:00etan Txirrindularitxa martxa 0-12 urte bitarteko umeentzat, Udaletxeko plazatik abiatuta.
Gogoratu! Martxarako laguntzaileak behar dira. Bolondresik badago...jarri kontaktuan Ortuellako Euskara Zerbitzuarekin (Karlos).
Ortuellako Euskal Jaiak- Euskaldunon Eguna
Ipuin kontalaria Muskizen: Ana Meabe
“MARILURREK 5.722.630 IPUIN DAKIZKI”
Marilurrek ez zekien bere aitonak kontatutako ipuinak bizitza erabat aldatuko zionik. Ipuinaren amaiera sinestesina iruditu zitzaion. Ipuina ongi kontatuko zionaren bila abiatu zen munduan barrena. Halaxe hasi zen abenturarik gogoangarriena, lurra bezain borobila eta ilargia adina liluragarria.
Eguna: Irailaren 30a, ostirala
Ordua: 17:30
Lekua: Liburutegia
Adina: 5-10 urte
PLAZA MUGATUAK. GONBIDAPENAK LIBURUTEGIAN ESKATU (IRAILAREN 26TIK AURRERA)
2011/09/20
Irakurzale Kluba: Ogi hutsa
Irailaren 28an, 19:30ean, Las Karreraseko Udal AretoanMohamed Xukrik 11 urte zituela Rifeko jaioterritik Tangerrera emigratu behar izan zuen bere familiarekin. Haurtzaroa bertako kaleetan, miseria gorriaren garaian lan xumeak eginez eta bizimodua nola edo hala ateraz bizi izan zuen, gose, indarkeria, prostituzio eta drogazaleen giroan.
Hogei urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten, kartzelan lehenik eta Laraxen handik atera zenean.
Are ogi hutsa, tartean ezertxo ere ez zuena, nekez lor zitekeen garaiak ekartzen ditu gogora bere liburu aztoragarri bezain gordin honetan.
Eleberri autografiko hau trilogia baten lehenbiziko liburua da.
Debeku hori ez zen altxatu 2000 arte.
Bertso bazkaria Ortuellan - Urriak 1
Noiz? Urriaren 1ean (Larunbata)
Non? Ortuellako Kultur Etxean
Ordua: 15:00etan
Prezioa: 15 euro
Menua: Sagardotegiko menua
2011/09/19
Trapagarango Gazteguna - Irailak 24
13:00etan "AITZOL ETA BERE TXOTXONGILOAK" (Habana plazan)
13:00etan KALEJIRA Patxaranga elektrotxarangarekin
15:00etan BAZKARI HERRIKOIA (frontoian)*
18:00etam SALBUESPUNK street konexion poteoa
22:30ean KONTZERTUAK: Enkore, Xutik, Usteak Ustel eta DJ Gotzon
*Bazkarirako tiketak salgai: La Pinta, Ilargi; Gernikako Arbola eta Trasgu tabernan (Trapagaranen); Txoko Atxitun (Ortuellan); Herrikon (Gallartan)
Oporretatik bueltan!

Kaixo lagunok!
Oporrak amaitu dira, hori badakigu!! Bazen garaia ezta???Gure oporrak argazkiko irla zoragarri honetan eman ditugu eta jada aspertuta, bueltatzea pentsatu dugu... faltan bota zaituztegu!!
Adi telefonoari!!!
2011/06/28
Ondo pasa UDA!!!
Besarkada bat!!
Ikasturte amaierako TRIKI-POTEOA
Hemen duzue aurreko ostiralean, ekainak 24, egin genuen triki-poteoan grabatutako bideotxo bat eta ateratako argazki batzuk!!
2011/06/27
Fimo tailerreko ARGAZKI GUZTIAK!!!
Fimo tailerra egin dugu... Abanton, Ortuellan eta Muskizen!! Ikusi argazki guztiak hemen!Trapagaranen hurrengo ikasturtean egingo dugu!!!
2011/06/21
2011/06/20
BERBALAGUNON POTEOA! Ekainaren 24an
Oraingoan eta ikasturteari amaiera emateko...Trapagaranen bilduko gara triki-poteo bat egiteko!!
(Solas Aek Euskaltegiaren ondoan)
2011/06/16
2011/06/09
Gallartako Jaiak 2011
Jaietan ere Euskaraz!!!Jaien egitaraua ikusi Udalaren webgunean edo hemen
...eta hemen duzue txosnetan Txosna Batzordeak antolatu duena!
















