Pages

2009/10/26

Euskal kabareta Meatzaldean!

Azaroaren 6an, Ortuellako Gorbeia Aretoan, 20:00etan. Sarrerak salgai ohiko tokietan eta egunean bertan, takilan.
Kabareta, komedia, musika eta poesia uztartzetik sortu da Bilbon otsailaren 26an estreinatu zen «Mirande Kabareta», Edorta Jimenezek buruan zerabilen ideia bati jarraituz osatu duten antzezlana. Izan ere, Andima Ibiñagabeitiak Jon Miranderi idatzitako gutun bat du abiapuntutzat, zehazki, bertan azaltzen den galdera bat dela-eta: noizko euskal kabareta? Jimenezek politikoki zuzena ez den testu bat idatzi zuen, eta Galder Perez eta Ane Zabalaren laguntzarekin antzeztuko du.

1 comment:

saioa said...

bilbon ikusi nuen eta oso ondo dago!
anima zaitezte!