2016/12/16

Helduentzako antzerkia Trapagaranen

Armandok zeruan atseden hartu nahi zuen, baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko.


"Zerura Eroria" komedia 
Escontrillako aretoan, 18:30ean

Meatzari jokoak Trapagaranen

Larunbatean, abenduaren 17an, familiek meatzarien bizitza 
hobeto ezagutuko dute jolasen bidez.


Llano plazan, 12:15ean. Euria eginez gero, Escontrillako frontoian.

Anima zaitezte!!

Umeentzako antzezlana Muskizen


Igandean, 12:00etan, antzezlan musikatua Muskizko Meatzari Aretoan.

Gurasolagun Muskizen. Gabonetako apaingarriak

 Asteazkenean Muskizko berbalagunak elkartu ziren gabonetako apaingarri ezin politagoak egiteko!!


Urtarrilean berriro elkartuko dira elkarrekin eskulanak, postreak, dantzak...egiteko. 
Aupa zuek!!!

2016/12/15

Trapagarango gurasolagunen topaketa

Atzo, Trapagarango Gurasolagun taldea
Gabonetarako apaingarriak egiteko elkartu zen


 Elur panpin dibertigarriak egin zituzten




Eta Gabonetako galtzerdiak, Olentzero 3D...
Artista apartak dira!!

2016/12/14

Sukaldaritza tailerra Ortuellan

Postre eta pintxo gozoak egiten ikasi nahi baduzu, hementxe duzu aukera!!
Etorri Ortuellako berbalagun eta ikasleek antolatu duten tailerrera!! Abenduaren 19 eta 20an, Uriosteko sukaldean, 10:15ean.
Izena ematea beharrezkoa da!!!

Kidam magoa Trapagaranen

Ostegun honetan, abenduaren 15ean, magia Trapagaranen.
Kidam magoaren trukoak ikusteko aukera izango dugu,
Escontrilla eskolako aretoan, 17:30ean


Anima zaitezte eta hurbildu Escontrillara!!

2016/12/07

Euskara maratoia Trapagaranen. Kronika

12 orduko irratsaioa egin genuen. Herriko 60 bat elkarte pasatu ziren mikrofonoetatik. Berbalagunak eta gurasolagunak ere han egon ziren.


Haien esperientzia kontatu zuten eta
 herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu zieten.

Hitzaldi musikatua Ortuellan

Euskal musikaren ibilbide musikatua!!
Kanten istoria, esanahia, bitxikeriak...ezagutu nahi badituzu ez galdu aukera eta hurbildu Ortuellako Kultur Etxera.

Biodantza Ortuellan

Abenduaren 13an, asteartea, 18:30ean, biodantza ikastaroa antolatu dugu Ortuellako Kultur Etxean.

Jorratuko diren gaiak:
. Osasun emozionalaren kudeaketa eta biotipo emozionalak, izaerak….
. Jarduera praktikoa.
. Aukera badago: ajuste emozionalak.

Gogoratu izena ematea beharrezkoa dela. Animatu parte hartzera!

2016/12/02

Euskara maratoia Trapagaranen

Larunbatean, Euskararen eguna dela eta, 
Trapagaranen 12 orduko irratsaioa egingo da. 
Bertatik herriko 60 elkarte pasatuko dira.
Eguneko protagonista euskara izango da. 
Berbalagunak ere hurbilduko dira.
Irratsaioaz gain, beste ekintza batzuk  ere egongo dira: 
euskal dantzak, igel toka, tailerrak...


2016/12/01

Berbagunea Trapagaranen. Kronika

Gaur, Euskararen eguna ospatu dugu udal euskaltegian.
Ikasleak, irakasleak, udal langileak eta berbalagunak 
hitz egiteko elkartu gara. 
Herriko beste euskaldunak ezagutzeko aukera aparta izan da,
eta, ondoren, hamaiketakoa ere egin dugu.