2012/03/28

Patinaje ikastaroa Muskizen

Egunak: apirilaren 20 eta 28; maiatzaren 4 eta 11
Ordua: 10:30-12:00
Prezioa: 20€
Izena ematea: Euskara Zerbitzuan edo gurekin harremanetan meatzaldea@aek.org

Bideokopla lehiaketa: zeinek irabazi?????? Eman zure bozka!!

Bideokopla txapelketa amaitu da eta datorren astean epaia emango dugu, “epai ofiziala”. Baina bitartean publikoak ere aukera izango du gustukoena aukeratzeko. Horretarako praktikatun dugun facebook zaleen orria erabili behar da. Bertan sartu eta zuen gustukoena jarri behar duzue. Garestik eta Artziniagatik lagun pilo bat animatu da eta botu gehienak eskuratzen ari dira.

Meatzaldetik bi taldek parte hartu dute!!! Ikusi zeintzuk diren eta gustuko baduzu bozkatu haien alde!!


Zabaldu mezua zuen lagunen artean, facebooken edo e-postaz eta bozkatzera!


Info gehiago:
http://praktikatu.blogspot.com.es/2012/03/aukeratu-gustukoen-duzun-bideokopla.html#more

2012/03/19

Berba-txotx 2012. Tolosa-Asteasu-Zarautz


Larunbatean, martxoaren 17an, Meatzaldeko Berbalagunok sagardotegira joan ginen. Goizean Tolosa eta bertan dagoen Gorrotxategi museoa bisitatu, bazkaltzeko Asteasuko Sarasola sagardotegira joan ginen, eta bertatik bota gintuztenean Zarautzen pote batzuk hartu genituen. Oso giro polita sortu zen eta primeran pasatu genuen!!!!

Hemen dituzue argazki batzuk!!

Mesedez, argazkirik baldin baduzu, bidali meatzaldea@aek.org

Eskerrik asko!!!!


Meatzaldeko berbalagunen koplak

Ortuellako berbatalde bat + dinamizatzaile engainatu bat...




Muskizeko bi berbatalde elkartuta...


2012/03/14

Meatzaldeko Irakurzale Kluba

Eguna: Martxoaren 28a
Lekua: Olaso Jauregia (Trapagaran)
Ordua: 19:30ean

SINOPSIA: Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.

Eneko Aizpuruak (Lazkao, 1976) argitaratutako lehen eleberriak Roman Polanskiren film ezagunari egiten dio keinu liburuaren atarian, esaldi hau txertatuz: Forget it, Jake. It´s Chinatown. Erreferentziak, omenaldi fedean jarria izan arren, konparazioaren argia pizten du nobelaren irakurketa amaitzean, bere kaltean. Lanak osagai franko badu, baina ez daude elkar eragiteko behar bezala nahasiak. Lehenengo pertsonan aurkezten zaigu Mikel Egileor kazetaria, erregulazio espediente bat dela-eta sei hilabeterako egunkaritik kanpo geratu dena. Egun berean tramari hasiera ematen dion gertaera jazo da: Lazkao herriko jaietan erailketa bat jendearen begi bistan.

Kasua argitzeko lanean jarriko duen dei bat jaso du protagonistak. Hortik aurrera, ikerlearenak behar lukete izan Mikel Egileorrenak, baina alderrai dabilen tipo bat aurkezten zaigu, dena eskura iristen zaiona: kontratazioa, informazioa, aztarnak. Tamalez, ez da sinesgarriegi eta protagonistak idazleak nahi zuena lortu duela pentsa daiteke; eleberriak aurrera jarrai zezan behar zena, alegia. Liburuko onena elkarrizketak dira, korapilorik gabe tramari aurrera egiten uzten diotenak. Ataskatuta geratzeko arriskurik ez da. Arintasunak bere alde du hori.

Esan dugu gaiak txertatu txertatzen dituela eta ez gutxi. Nerabe atzerritarrekiko eta etorkinekiko herritarren pertzepzioa da nagusiena. Aurreiritziz eta arrazakeriaz kutsatutako jendartea erakusten du egileak, errugabetasun presuntzioarekin ahaztuta, hedabideek erabili hizkerak xaxatuak. Erantzunik gabeko arazo errenkada atera genezake matazatik: paperik gabeko adingabe etorkinekin zer egin, hezkuntza proiektuak gauzatzearen zailtasunak konprenitu, baliabide eskasien arazoa errekonozitu. Bestalde, Marokoko zerbitzu sekretuak, infiltratuak, proiektu ilegalak eta naturaren aurkako erasoak, euskal enpresarien ustelkeria eta erakunde publikoen funtzionamendu eskasa, besteren artean, ez dira falta. Esan bezala, osagaiak ez dira eskasak. Gaiek badute interesa. Pena da, hortaz, soka mutur solteak bezala hedatzen direla ikustea, beti elkartuko diren esperoan eta inoiz erabat harilkatu gabe. Bestalde, protagonista dezente estereotipoz osatu da eta ondorioetara sinesmenen bitartez iristen da, ikerkuntzak ekarritako aztarnen bidez bainoago.

Berba-txotx! Martxoak 17

IRTEERA:

Muskizeko BBKtik 9:00etan

Ortuellako bus geltokitik 09:10ean

Trapagarango bus geltokitik 09:20ean


BISITALDIA: Gorrotxategi museoa + txokolate dastaketa

BAZKARIA: Sarasola sagardotegia (Asteasu)

PREZIOA: 35 €


IZENA EMATEA:

Azken eguna: martxoaren 6a

Nola? Dinamizatzaileokin harremanetan

Mezu bat bidaliz meatzaldea@aek.org

Bertsoafaria Abanton-Martxoak 24


Eguna: Martxoaren 24a
Ordua: 22:00
Lekua: Argia jatetxea (Gallarta)
Prezioa: 20€

Anima zaitez!! 20:00etan kalejira ere egongo da!!!

2012/03/01

Familian egiteko: kareta tailerra! TRAPAGARANEN


Eguna: Martxoaren 7a
Ordua: 17:30ean
Lekua: Trapagarango Itxaropena Ikastolan
Izena eman beharra dago: meatzaldea@aek.org

Martxoak 8, Emakume Langileon Eguna!



Martxoaren 8ko Koordinadora Feministak kontzertu bat antolatu du, eta norekin?? Olaia Aretxabaletarekin, ORTUELLAKOA DA!!!

Eguna: Martxoak 7
Ordua: 20:00
Lekua: Kalderapekon (Bilboko aldezaharrean)