2011/12/16

Olentzero Ttipiak


Olentzero ttipien lehiaketa amaitu da eta hemen dituzue lehiaketara aurkeztu diren Olentzeroak!! Olentzero Ttipiak!!
Banan-banan ikusteko, egizu klik hemen!



SARI-BANAKETA: BERTAN BEHERA GERATU DA.
Partehartzailekin kontaktuan jarriko dira.

2011/12/14

Meatzaldeko Irakurzale Kluba

Eguna:Abenduaren 27an
Ordua: 19:30ean
Lekua: Haritzaldeko aretaon (Las Karreras)

Sinopsia: Adam Walker 20 urteko gazte onbera Columbia unibertsitatean ari da literatura-ikasketak egiten. Ideologikoki hain gorabeheratsua eta iraultzailea izan zen 60ko hamarkadan Walkerrek oso argi du zer norabidetan egin nahi dituen bere urratsak: ez du Vietnameko gerrara joan nahi eta poeta izan nahi du. Patuak, ordea, Rudolf Born eta Margot bikote frantsesa lerratuko ditu bere bidean eta haren izana zein geroa beldurra, sexua eta lilura osagai nagusi dituen triangeluan harrapatuta geratuko da. Indarkeria gau baten ostean, hiruren arteko harremana eten egingo bada ere, bizitako esperientziaren mamu eta itzalek hil artean elkarri hari ikusezin batez lotuta atxikiko dituzte. Genero, narratzaile, espazio eta denbora anitzen hibridazioz osatutako puzzle hau ahokatzeko hari ikusezinei tiraka aritu da Auster. Ameriketako asmamen handieneko idazleak beste behin ere erakutsi digu kontrako indarrak elkarri lotuta daudela eta sexu-goseak, maitasunak, gorrotoak, damuak, lotsak, berrerospenak, mendekuak, aitortzak, Paris eta New York, nahia eta izana, lilura eta egia, txuriaren eta beltzaren arteko zubi ikusezinek eskainitako habeen gainean badaitekeela eraiki ganorazko unibertsorik. Horra zer den Ikusezin, izan daitekeena eta ezinezkoaren arteko ilunetan ikusezin diharduten indarrak argitaratzen dituen eleberria.

Olentzero egitaraua: TRAPAGARAN


Abenduak 17, larunbata

DANTZA PLAZA, 18:30etan Habana Plazan

Abenduak 24, larunbata
9:30etan Durañonatik hasita auzoz auzo Ugarte, Elgero, San Gabriel, Trapagaran eta Larreineta.
Trikitixa, txistu, dantza, kanta eta bertso.
17:15etan Funikularretik OLENTZERO jaitsiera Polikiroldegian amaiera eta haur berbena.

Abenduak 26, astelehena
ZAPATA GORRIAK, (Haur antzerkia) 12:00etan Olaso Jauregian
GARTXOT (filma) 18:30ean Franciscanas de Montpellier ikastetxeko aretoan

Abenduak 27, asteartea
UMEENTZAKO MUSIKA KONTZERTU DIDAKTIKOA
11:15etan 6-7 urte bitarteko haurrentzat
12:15etan 9-13 bitartekoentzat

Abenduak 31, larunbata
URTEARI AGURRA MENDITIK
11:30etan PICO LA CRUZ mendian irrintzi, txistu, txanpai eta turroi
13:00etan La Arboledan sarrera eta kalejira

Berbalagunon ABANTAILAK!


BERBALAGUNEN parte hartzen dugunok, euskaraz hitz eginez gozatzeaz gain, berbalagun izateagatik bakarrik, hurrengo abantaila hauek izango dituzu:
  • AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu.
  • BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.
  • ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidtza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 39 euroan.
  • Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPVko ikasle bazara, aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzu mintzapraktika progamaren batean parte hartzeagatik.
Abantaila hauek guztiak aprobetxatu nahi baldin badituzu eta BERBALAGUNEN parte hartu nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin.

Izan zaitez Berbalagun!!!

2011/12/05

Txotxongilo tailerra, Ortuellan

Eguna: Abenduaren 15a, osteguna
Ordua: 17:00
Lekua: OKE
Norentzat: HAUR ETA GURASOENTZAT!!

*OHARRA: Izena ematea beharrezkoa da.

Txotxongilo tailerra, Muskizen

Eguna: Abenduaren 14a, asteazkena
Ordua: 17:00
Lekua: Gaztegunea (Muskiz)
Norentzat: HAUR ETA GURASOETZAT!!!

*Oharra: Beharrezkoa izango da izena ematea.