Anima zaitezte eta hurbildu gure ekintzetara!!
Pages
2017/03/30
Mintzodromoa Abanto Zierbenan
Apirilaren 5ean, Abanto Zierbenako mintzodromoa egingo da, Gallartako Eusko Gudariak plazan. Animatu parte hartzera!!!!
2017/03/23
Mintzodromoa Trapagaranen
Korrika kulturalaren barnean,
datorren asteazkenean, martxoaren 29an, La Pintan,
bilduko gara, arratsaldeko 19:00etan, hitz eta pitz aritzeko.
Izena emateko: SOLAS AEK euskaltegia eta Udal euskaltegia
Anima zaitezte eta parte hartu!!
2017/03/22
Trapagarango gurasolagunen plastilina tailerra. Kronika
Trapagarango familiek etxeko plastilina egiteko bildu dira.
Errezeta erraza erabili dute.
Osagaiak: irina, gatza, ura... eta ondo pasatzeko gogoa!!
2017/03/14
Bertso desafioa Trapagaranen
Ostiral honetan, martxoaren 17an, eskualdeko bertsolariek
desafioa botako diete Enkarterri eta Ezkerraldekoei
Anima zaitezte eta etorri Fart Westera!!
Perez Sagutxoa Ortuellan. Gurasolagun
Etxeko txikienei hortzak erortzen zaizkienen ez badakizue non gorde, hementxe duzue aukera goma ebazko panpintxo polita egiteko. Ez galdu aukera, plaza kopurua mugatua da eta!
Izena emateko azken eguna martxoaren 21a
Izena emateko:
- meatzaldea@aek.eus
- 607 678 075
Izena emateko azken eguna martxoaren 21a
Izena emateko:
- meatzaldea@aek.eus
- 607 678 075
2017/03/09
Bertso tailerra Trapagaranen
Asteartean, martxoaren 14an, Bertso-eskolako kideek
bertsotan egiteko ikastarotxoa eskainiko digute
Korrika kulturalaren barruan.
Goizez, 10:30ean, eta arratsaldez, 19:00etan.
Olaso jauregiko erakusketa-gelan.
ANIMA ZAITEZTE!!
2017/03/07
Korrikaren aldeko afaria Muskizen
Martxoaren 31an, korrikaren aldeko afaria Muskizen. 20:00etan kalejira eta 22:00etan afaria, Gaztegunean.
Tiketak Gaztegunean salgai. Animatu parte hartzera!!!!
20.Korrika aurkepena Meatzaldean
Martxoaren 9an, 19:00etan, Ortuellako Kultur Etxean 20. Korrika aurkezpena izango dugu. Horren ostean moda desfilea eta mokadu goxo goxoa.
Animatu etortzera!!!
2017/03/01
Pupu eta Lore Muskizen
Pupu eta Lore Muskizko Meatzari Aretoan, martxoaren 31an, ostirala, bi emanalditan, bata 17:30ean eta, bestea, 19:30ean.
Sarrerak martxoaren 10ean salduko dira, 17:00etatik aurrera LEHIATILAN eta KUTXABANK-en.
Neguko festen hitzaldia Ortuellan. Kronika
Astelehenean Ortuellako Kultur Etxean elkartu ginen neguko festei buruz hitz egiteko. Haloween, Eguberri, inauteriei...buruz hainbat gauza berri ezagutu genuen.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, baita Oierri ere bai!!!!
GURASOLAGUN. Muskizko gaileta tailerra
Aurreko astean Muskizko gurasolagunak gaileta tailerra egiteko elkartu ziren. Argazkietan ikusten duzuen moduan emaitza ezin hobea izan zen!!!
Aupa Muskizko gurasolagunak, zuek bai sukaldari bikainak!!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)

















