Meatzaldeko berbalagunak
Meatzaldean euskaraz bizi nahi dugunon bloga
Pages
2017/02/28
Carrascoliendas inauteria Trapgaranen
Larunbatean trapagarandarrek haien aratustea ospatuko dute.
Goizean, auzoz auzo ibiliko dira dantzatzen, abesten...
Eta Uriosten bazkaldu ondoren, arratsaldean,
Trapagarango kaleak girotuko dituzte.
Anima zaitezte eta parte hartu!!
Martxoko agenda
Hilabete hau ekintzez josita dugu.
Anima zaitezte eta parte hartu gure ekitaldietan!!
2017/02/22
Neguko festei buruzko hitzaldia Ortuellan
Halloween, Olentzero edo inauteriei buruz gehiago jakin nahi baduzu,
hurbildu OKEra astelehenean, otsailaren 27an, 10:30ean.
Anima zaitezte eta hurbildu Ortuellara!!
2017/02/20
Carrascoliendas hitzaldia Trapagaranen
Ostegunean, 10:30ean, Trapagarango inauteriaren inguruan
gehiago jakiteko aukera izango dugu.
Kimetz Arana hizlaria ohitura berri honen inguruan arituko da.
Ostegunean, otsailaren 23an, Olaso jauregian, 10:30ean.
Anima zaitezte!!
2017/02/17
Biodantza tailerra Trapagaranen. Kronika
Atzo gure gorputza musikaren erritmoari jarraituz
askatzeko aukera izan genuen.
Gorputza erlaxatzeko parada ere izan genuen.
Mila esker etorri zinetenei eta Bego irakasleari!!
2017/02/15
Txangoa Tolosako inauterietara
Otsailaren 25ean, Abantoko Axola euskara-elkarteak
sagardotegira eta Tolosako inauterietara joateko
txangoa antolatu du.
Sarrerak lortzeko: axolaelkartea@hotmail.com edo 94 636 94 47
Mozorroa jantzi eta anima zaitezte!!
2017/02/14
Dantza ikastaroa Muskizen. Kronika
Atzo Muskizko dantzari apartak elkartu ziren
euskal dantzak ikasteko
Astelehenero bilduko dira 10:15ean
eta ostegunero 17:30ean.
Anima zaitezte eta etorri gurekin dantzatzera!!
Xaboi tailerra familientzat
Otsailaren 22an, asteartean, xaboiak egiteko elkartuko gara.
18:00etan, AEK euskaltegian.
Guraso eta umeentzako (4 urtetik gorakoak) tailerra izango da.
Izena emateko: zuria-i@aek.eus edo 607 67 80 75
Anima zaitezte!!
2017/02/08
Haurrentzako zinema Muskizen
Muskizen familientzako arratsalde aparta prestatu dute.
Igandean, Ballerina filma, 17:00etan, Meatzari aretoan.
Anima zaitezte!!
Neguko festei buruzko hitzaldia Muskizen
Olentzero edo inauteriei buruz gehiago jakin nahi baduzue,
Muskizen bi aukera izango dituzue.
Otsailaren 15ean, astelehenean, 10:30ean eta 18:30ean
Mexikar sukaldaritza tailerra Ortuellan. Kronika
Gaur goizean Mexikoko sukaldaritza hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
Mila esker Igoneri, tailerra prestatzeagatik eta
Mexikoko sukaldaritzari buruzko bitxikeriak kontatzeagatik
2017/02/07
Biodantza Muskizen
Zatoz zure gorputza musikaren erritmoan astintzera!
Otsailaren 14an, 10:30ean
Mexikar sukaldaritza Ortuellan
Otsailaren 13an, astelehenean, 18:00etan,
Mexikoko jakiak prestatzen ikasiko dugu: guakamolea, takoak...
Ez galdu aukera eta anima zaitezte!!
2017/02/03
Bertsobazkaria Trapagaranen
Otsailaren 11n, larunbatean, bertsoak, Aldai batukada, poteo musikatua...
eta giro aparta, Trapagarango bertso-eskola eta Gaztetxearen eskutik.
Sarrerak salgai: Itsaso, Arana eta La Pinta tabernetan
Anima zaitezte!!
2017/02/02
Biodantza Trapagaranen
Biodantza egiteko aukera bikoitza izango dugu Trapagaranen
Otsailaren 9an, 10:00etan,
eta
otsailaren 16an, 17:30ean
Anima zaitezte!!
Izena emateko: zuria-i@aek.eus
Mexikar sukaldaritza tailerra Ortuellan
Guakamolea, takoak, mexikar saltsak...egiten ikasi nahi baduzu, ez galdu aukera eta etorri Ortuellan antolatu den sukaldaritza tailerrera!!!
Newer Posts
Older Posts
Home
Subscribe to:
Posts (Atom)