Martxoaren 15-16ko asteburuan Xiberuko maskarada ikustera joateko irteera antolatu du Basetxe Gaztetxeak.
Irteera martxoaren 15ean izango da. Maulen itzuli bat eman eta martxoaren 16an Arrokiaga herrira hurbilduko gara Xiberua hobeto ezagutzeko asmoz. Urtero herri bat arduratzen da maskaradaren eta ekitaldien antolakuntzaz. Aurten Atharratze eta Alozeko gazteek egingo dute maskarada. Inauteri herrikoi honek zati 2 ditu. Barrikada jaustea (ostatu eta komertzioen aurrean dantzan egiten dute janari eta edari truke) goizean egiten da; eta, arratsaldean, agerraldia. Ondoren, partehartzaile guztiek azken kantorea abesten dute, aurtengoa Niko Etxartek eginda da.
Antolatzailea: Trapagarango Basetxe Gaztetxea. Izena eman nahi izatekotan jarri harremanetan.
No comments:
Post a Comment