Noiz: Martxoaren 9an, goizeko 9:00etan Manferreko autobus geltokian.Nora: Aiako Harrira. Gipuzkoako ekialdean dagoen Euskal Herriko mendi ikusgarrienetarikoa.
Eguna berton emango dugu beraz ez ahaztu motxilan bokata, ura eta zira sartzen!!!!
Komenigarria litzateke animatzekotan Mendi BerbaTaldeak horren berri izatea.
2 comments:
Eguraldia ikusita mendira joan zineten???????
Noiz izango da hurrengo txangoa?
Oiartzunen geratuak ginen Lesakako lagun batekin (aupa Lorea!); beraz, nahiz eta hemendik euritan atera, abiatu ginen. Hara iritsitakoan argi genuen plan aldaketa egin beharko genuela. Pintxo bat jan eta Arditurritik, meategien ondotik dagoen ibilbidetik, osteratxo bat egitea erabaki genuen. Baina handik urrutitik ekaitza zetorren...
Lesakara joan ginen orduan. Han bapo bapo bazkaldu eta gero Meatzaldera bueltatu ginen.
Kontua da bikain bazkaldu genuenez, Mendi BerbaTaldea izatetik ziurrenik Dastaketa BerbaTaldea izatera pasako garela!!!!! Kar-kar.
Ah! Hurrengo hitzordua apirilaren 6ko izango da. Helburua: Pagoeta (baina agian gertuko taberna batean amaituko dugu...)
Post a Comment