Pages

2008/03/14

Tantaka: martxoko tanta

Itziar Lopez, Ostaben partehartzailea eta Berbalaguna
44 urteko emakume hau Barakaldokoa bada ere, Abanto-Zierbenan bizi da orain dela 5 bat urte. Itziar oso gustura dago Laskarrerasen oso leku lasaia baita. Natur-Zientzietako irakasle ordezkoa da gaztelaniaz; eta ordezkapen gutxi izateak bultzatu du besteak beste euskara ikastera. Ostaben parte hartu eta gero, orain Abantoko berbalagun daukagu.
Zergatik hasi zinen euskara ikasten?
Hasi nintzen gutxi gorabehera 15 urte nituela. Erdi ezkutuan, eliza batean eta irakaslea apaiza zen. Oso gutxi ginen eta erdi ezkutuan. Egoera polita... Gero Barakaldon sortu zen 1. gau eskola eta joan nintzen ikasturte osoa behintzat. Gero, institutuan eskatu genuen eta aukera izan genuen klaseak hartzeko. Gero unibertsitatera joan nintzenean utzi nuen astirik ez nuelako. Geologia ikasi nuen eta amaitu nuenean Ingalaterrara joan nintzen ingelesa ikastera 3 hilabetez. Eta gero, ikastaro ugari egin nuen. Ondoren, berriro hartu nuen euskara. Haurdun geratu nintzen eta lotsa ematen zidan berriro euskaltegira joateak. Utzi nuen. Berriro hartu dut eta espero dut azkeneraino... Azken pausoak baina badaramat 7 urte azken ahaleginetan. Arazoa ez da hitz egitea, irakurtzea... euskaraz bizitzeko nahikoa dudala uste dut; baina, arazoa da azterketa gainditzea... Pixka bat nekatuta nago. Euskara oso gustatzen zait baina nire arazo garrantzitsuena hitz egitea da. Gramatikan maila batera ailegatu naiz, EGAra edo, baina ahozkoa gainditzea... kostatzen zait zer edo zer.
Badakigu Muskizen euskara bultzatzeko martxan jarri zen Ostabe egitasmoan parte hartu zenuela. Kontaiguzu zure esperientzia...
Muskizeko euskaltegian nengoen eta kontu honekin etorri ziren. Eta gustukoa. Ikaskide bat eta ni joan ginen eta oso pozik. Helburua zen hitz egitea eta ondo. Batez ere 1. urtean. 2. urtean gu ginen gehien genekienak eta nire ustez falta zen nik baino gehiago zekien jendea. Berbataldera joateko helburua ahoskera hobetzea bada, norbaitek ondo jakitea behar da...
Eta orain animatu zara Berbalagunen parte hartzen..
Bai. Ikusi nituen kartelak herritik. Deitu zidaten Muskizetik ea parte hartu nahi nuen; baina esan nien jada ez nenbilela hortik. Abantotik deitu zidaten eta animatu naiz! Ea zelan..
Animatuko zenuke jendea Berbalagunen parte hartzen?
Aukera ona da hitz egiteko. Herri honetan aukera gutxi daukagunez, ba ondo dago. Gainera, euskaldunok elkar ezagutzeko eta pixka bat horma hori apurtzeko aukera ona da. Azken finean errazagoa egitea euskaraz hitz degitea. Batzuetan badakigu, lotsagatik edo, beste batekine uskaraz aritzea zaila dela... Berbalagun aukera onda da lotsa kentzeko. Eta behin lotsa baztertuta, aurrera!!!!

Eskerrik asko Itziar! Zure tantari esker ere itsasoa osatzen ari gara...

No comments: