Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an.
Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek
goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan
baitute egitaraua prestatzerako orduan:
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!
Bazkarirako txartelak maiatazren 21era arte erosi daitezke. Nagusien
menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu
dezakezue),
eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago
oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

1 comment:
ZORIONAK! eta ESKERRIK ASKO! zuen "kriston" lanagatik,zapatu EDER-EDERRA ospatu genuen eta.
Ziur gaude, gau horretan,herritarrek, euskaldun edo erdeldun,ametsetan euskeraz egingo zutenla, ba mintza kideok ez ginen ixildu, bai irrintziak botatzen , eta nola ez ba MINTZATZEN.
GORA MINTZALAGUNOK
Post a Comment