ZOZKETA, ZOZKETA!!!
Kaixo berbalagunok,
Hil honen amaieran hitzordua daukagu Muskizko Euskararen Astearekin. Ugari izango dira antolatuko diren ekintzak, eta horien artean "HIL ARTE BIZI" antzezlana. Horrexegatik, Berbalagun Egitasmotik debalde joateko aukera ematen dizuegu. Galdera erraz batzuk baino ez duzue erantzun behar eta galderei ondo erantzuten dizkieten artean antzezlan honetarako bi txartel zozketatuko ditugu. Bidal itzazue zuen erantzunak (Azkenengo eguna azaroaren 28a) gure e-postara: meatzaldea@aek.org
Erantzun eta Zorte on!
GALDERAK
1. Noiz burutuko da Muskizko Euskararen Astea?
2. Nola du izena Abantoko Euskara Elkarteak?
3. Zenbat berbatalde biltzen dira Ortuellan astero?
4. Nola du izena Trapagarango AEK Euskaltegiak?

No comments:
Post a Comment