
Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da. Tira, jakin badakizue euskararen eguna EGUNERO dela; baina, herrian egun hori aitzakiatzat hartu eta ekintza polit bat egitea bururatu zaigu. Nola ez, kantan eta dantzan! kar-kar.
NOIZ: Abenduaren 3an, larunbata.
NON: Las Carrerasen.
ORDUA: 20:00etan kalejira EUSKI taldearekin. Ondoren, 22:00etan afaria Angulorenean.
Prezioa: 20 euro.
* Oharra: izena aldez aurretik eman behar da.
Nola??? ez duzuela EUSKI taldea ezagutzen!! Gazte lapurtar hauek ohiko musika jotzen dute trikitixa, gaita, panderoa, txistua, txalapartaz... Hitz gutxitan: giro paregabea sortzen dute. Animatu eta etor zaitezte!
Informazio gehiago: 94 636 94 47
2 comments:
aupa,
Bian edo hiruan izango da?
Eskerrik asko!
Kaixo!
Abenduaren 3an izango da, larunbata.
Post a Comment