Pages

2011/10/11

Izan zaitez GURASOLAGUN!


Asko dira parkean edota seme-alabak eskolan dauden bitartean elkarrekin ematen ditugun orduak, horregatik HITZ EGITEKO OINARRIZKO MAILA duzuenok egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen seme-alabengandik hurbilago sentitzen lagunduko dizue eta.

Herri bakoitzean badago gurasolagun talde bat. Zergatik ez gehiago sortu? Anima zaitez eta parte hartu!

Gogoratu! Ez dira klaseak, baizik eta euskaraz praktikatzeko DOAKO aukera!


Izena emateko: kontaktatu gurekin: meatzaldea@aek.org, zure herriko Euskara Zerbitzuan edo telefono honetan 946707774 (Izaskun eta Joana). Zuekin harremanetan jarriko gara. Eskerrik asko!



1 comment:

Anonymous said...

Euskaraz bizi gura dugunontzat, eta bereziki guraso gazteentzat, oso interesgarria iruditzen zait kanpaina hau eta antzekoak bultzatzea. Ni ez nago guraso gazteen multzoan, 65 urte ditut, baina horren antzeko proeiktu bat martxan darabilgu guk ere, Euskaraz Bizi lagunarteak, eta interesgarria izan daitekeela uste dut baten batzuentzat. Honen berri emateko irrikitan gaude; nire e-maia hau da: aniceto.ajuria@hotmail.com