Pages

2009/11/27

Zergatik ez? Jakina, bai horixe!

“Zergatik ez?” euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnarketa gune bat sortzeko helburua duen saioa da. Hizkuntzaren aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan hizkuntzari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, asmatzen badugu, partehartzaileen hizkuntzaren aldeko jarrerak indartu.
Luzea da gure hizkuntzaren menperatze ibilbidea, eta orain aukera berri baten aurrean gaude. Funtsean galdera hau planteatu: “Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?” eta galdera horri “Zergatik ez?Jakina, bai horixe!” erantzuteko konklusiora heldu nahian aritzen gara Tailerrean zehar.

Tailer honek bi hitzordu izango ditu:
Lehenegoa, abenduaren 2an, Ortuellako Kriseilu euskaltegian, goizeko 10etan.
Bigarrena, abenduaren 16ean, arratsaldeko 19etan. Ortuellako Harrizulatzaileen lokalean.

Euskararen Eguna!


Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Baina hori ez du esan nahi, urteko gainontzeko egunetan euskara alde batera utzi behar dugunik. Euskaraz urtean 365 egunez bizi eta gozatu behar da.
Egun "berezi" honetan, meatzaldeko herrietan hainbat ekintza egongo dira:
Abanto-Zierbenan
9:30-13:30 eta 16:30-20:00: EUSKARAZKO PRODUKTUEN TXOKOA, Gallartako kultur etxean
17:30etan Gallartako kultur etxeko areto nagusian: TXOBORRO MAGOA
Muskizen
Haurrentzako hainbat ekintzaz gain...
19:00etan, Meatzari Aretoan, KANPAIAK JO BITARTEAN antzezlana. Gu gonbidapenak ditugu, nahi duena eska ditzala.
Ortuellan
Eskolek hainbat ekintza antolatuko dituzte.

2009/11/25

Euskarazko Produktuen Txokoa!




Abenduaren 3an, GALLARTAko Kultur Etxean: 09:30-13:30 eta 16:30-20:00. Honekin batera sorpresatxo bat egongo da, Kultur Etxeko Areto Nagusian!! 17:30etan TXOBORRO MAGOA!

Abenduaren 9 eta 10etan, MUSKIZeko Gaztegunean 18:00-20:00 bitartean.

Abenduaren 14an, ORTUELLAko Gorbeia Aretoan: 9:15-13:15 eta 16:45-19:45. Eta honetan ere sorpresatxoa, ERIZ MAGOA, 15:15etan.


Bertsolari Txapelketa Nagusia BEC-en


Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia! Lau urtez izan gara bertsozaleok ekitaldi honen zain, eta, jada, hilabetea baino gutxiago falta dugu honen finala ikusi ahal izateko.
Milaka lagun batzen dituen ekitaldi ikusgarri honek gero eta arrakasta handiagoa du euskaltzaleon artean. Goiz eta arratsaldez giro euskaldun aparta eta txapelketa bateko tentsioak nagusi, bertsolaritzaz gozatzeko aukera paregabea dugu hauxe.
Animatuko zara jai honetan parte hartzen?

Sarrera (26€) erosteko informazio gehiago hemen.
Egin zeure apustua! Ezetz klasifikazio osoa asmatu!

Olentzero ttipien lehiaketa!


Axola Euskara Elkartean, iazko partehartzea ikusita, aurten ere lehiaketa polit hau antolatu du.

Iaz olentzero oso polita egin ziren. Aurten ere, horrela izatea espero dugu. Horretarako zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Egin zuen Olentzero ttipiak eta Abantokoa Aek euskaltegian aurkeztu abenduaren 11a baino lehen.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago hemen.

Sari banaketa abenduaren 18an izango da, 18:30etan, Las Karreraseko udal aretoan.