Jauziak ikasi nahi dituzula? Fandango eta arin-arina? Carrascoliendaseko dantzak, bals, zortziko edo inauteri dantzak. Etorri asteartero gaztetxera! 19:00etatik 20:30etara!
ORDUTEGIA: 19:00etatik - 20:30ak bitarte
LEKUA: Basetxe Gaztetxea
Arau-oinarriak
Meatzaldeko Irakuzale Klubak Olerkiak irudi lehenengo argazki lehiaketa deitzen du, euskal olerkigintza zabaltzeko eta era ezberdinean euskal literatura bultzatzeko xede nagusia hartuta.
Partehartzaileak:
14 urtetik gorako edonork parte har dezake, zeinahi dela bere herritartasuna.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.
Gaia:
Hainbat olerki proposatuko dira, eta haietakoren batekin zerikusia duen argazki bakarra aurkeztu beharko da. (Olerkiak eranskinean)
Lanak bidaltzea:
Parte-hartzaile bakoitzak irudi bakarra bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein olerkirekin dagoen lotuta.
Lanak posta elektronikoz bidaliko dira. Argazkia fitxategi batean bidaliko da hautatutako olerkiaren izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean. (Datuak:Izen-abizenak, jaioteguna edo adina, herria eta herrialdea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa (nahi izanez gero), zein olerkiri dagokion argazkia.
Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan, eta bere izenak hautatuako olerkiarena izan beharko du.
Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.
Epeak:
Meatzaldeko Irakurzale Klubaren web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatuko da, 24:00 orduetan.
*Informazio gehiago: www.irakurzalekluba.com
Liburu honetako idazleek gauza bakarra eskatzen diote Euskal Literaturari: «Aitortzeko geuri ere beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera. Pott. Lubaki. Eta erdian, tropelean sentitzen ziren Tropelekoak. Beren burua bataiatu zuten denek. So, ici nous sommes, Damen und Herren. Hemen gaude. Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekin zerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenez deitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zoriontsu egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoarekin gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Erasmus baino».Asko dira parkean edota seme-alabak eskolan dauden bitartean elkarrekin ematen ditugun orduak, horregatik HITZ EGITEKO OINARRIZKO MAILA duzuenok egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen seme-alabengandik hurbilago sentitzen lagunduko dizue eta.
Herri bakoitzean badago gurasolagun talde bat. Zergatik ez gehiago sortu? Anima zaitez eta parte hartu!
Gogoratu! Ez dira klaseak, baizik eta euskaraz praktikatzeko DOAKO aukera!
| |

NAFARROA OINEZ. TAFALLA. Urriak 16
Meatzaldetik autobusa aterako da!
Izena ematea: 5€
Lekua: Ortuella, Abanto eta Muskizeko Euskara Zerbitzuetan edo gurekin kontaktatu
Epea: Urriaren 13a (osteguna) baino lehen.
ADI! Autobusaren ibilbidea:
9:00etan Muskizeko BBKn
Las Karreraseko Haritzaldeko bus geltokian
Gallartako anbulategian
Ortuellan BBKko bus geltokian
Trapagaranen taxi geltokian