Pages

2008/09/26

Trapagarango Gazteguna

Irailak 27, zapatua, PIZTU GAZTE HERRIA!!!
11:00etan Jaitsiera Zaratatsua funikularretik: dantza-talde, trikitrilari, txistulari, gaitero, asanblada, hankapalo, konpartsa... Guztiak balio du herri oso bat mugitzeko!!!!
12:45ean Mezua + Bertsolariak Arkotxa plazan.
13:00ean Herri Kirol desafioa Arkotxa plazan: harrizulatu, lastoa altxa, harria jaso, ingudea, lokotxak, txingak eta zaku lasterketa.
13:30etan Pilota desafioa Eskontrilla eskolako frontoian: Trapagaran vs. Galdames.
13:30etan Garazta-Rap Arkotxa plazan: hip-hopa fandangoarekin nahastuta. Eta gero, Mutxiko, Fandango, Arin arin eta Larrain Dantza.
15:00etan Bazkari Herrikoia Eskontrilla eskolako frontoian.
18:00etan Poteo Musikatua: Zaragozako gaiteroak, Areatza, Sestao eta Trapagarango Txalapartariak, Errerre eta Oxabi txarangak eta Naizena ez naiz...
21:30etan Kontzertuak barrankon
- Jane Done (Trapagarango maketa lehiaketako irabazleak)
- Mallacan (Zaragozatik)
- Joxpa (Ondarrutik)
- DJ Bertso (Iruñeatik)

Informazio gehiago

Antolatzaileak: Trapagarango Basetxe Gaztetxea

2008/09/24

Potxin eta Patxin "Hirian zer berri?"

POTXIN PATXÍN artistak tren bidai baten amaieratzat hiria aukeratu dute. Ea zer moduz moldatzen diren hiritaren bizimodura...

Noiz: Irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
Non: Las Karreraseko frontoian.

Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea

2008/09/23

Txangoa: Abbadiako gaztelura (Hendaia)-Hondarribia

Eguna: Urriak 4
Ordua: Irteera goizeko 9:00ak / Itzulera 20:00ak (Muskiz)
Lekua: Muskizko Meatzari Plaza (autobus geltokian)
Prezioa: Helduak 3€ / Haurrak (6-13 urte) 2€
Bazkaria norberak eraman
Izena ematea: Muskizko Kultur Etxean, Muskizko Euskara Zerbitzuan, Gaztegunean eta Ortzen urriaren 1a baino lehen
Antolatzailea: Hitzaro elkarteko kide ohiak, Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz

2008/09/19

Presta zaitez Euskal Erromerian Dantzan egiteko

Jauziak eta Herri dantzak ikasteko ikastaroa (doan)
Noiz: Iraileko eta urriko larunbat goizetan (ikastaroa jada hasi da)
Non: Muskizko Kultur Etxean
Izena eman: Muskizko Euskara Zerbitzuan (Kultur Etxean, 8:00-15:00) edo Emakume Elkartean (Kultur Etxean, 18:00-20:00)
Antolatzaileak: Muskizko Emakume Elkartea eta Euskara Zerbitzua

2008/09/15