Pages

2008/09/26

Trapagarango Gazteguna

Irailak 27, zapatua, PIZTU GAZTE HERRIA!!!
11:00etan Jaitsiera Zaratatsua funikularretik: dantza-talde, trikitrilari, txistulari, gaitero, asanblada, hankapalo, konpartsa... Guztiak balio du herri oso bat mugitzeko!!!!
12:45ean Mezua + Bertsolariak Arkotxa plazan.
13:00ean Herri Kirol desafioa Arkotxa plazan: harrizulatu, lastoa altxa, harria jaso, ingudea, lokotxak, txingak eta zaku lasterketa.
13:30etan Pilota desafioa Eskontrilla eskolako frontoian: Trapagaran vs. Galdames.
13:30etan Garazta-Rap Arkotxa plazan: hip-hopa fandangoarekin nahastuta. Eta gero, Mutxiko, Fandango, Arin arin eta Larrain Dantza.
15:00etan Bazkari Herrikoia Eskontrilla eskolako frontoian.
18:00etan Poteo Musikatua: Zaragozako gaiteroak, Areatza, Sestao eta Trapagarango Txalapartariak, Errerre eta Oxabi txarangak eta Naizena ez naiz...
21:30etan Kontzertuak barrankon
- Jane Done (Trapagarango maketa lehiaketako irabazleak)
- Mallacan (Zaragozatik)
- Joxpa (Ondarrutik)
- DJ Bertso (Iruñeatik)

Informazio gehiago

Antolatzaileak: Trapagarango Basetxe Gaztetxea

No comments: