2020/06/25

Harria eta herria - Meatzaldeko Berbalagunak (ikasturteko azkenengo bideoa)




Ikasturte berezi honen azkenengo bideoa dugu hau. Meatzaldeko BERBALAGUNEK ekainean grabatutako bideoen muntaia da, non harria lotu nahi izan dugun Meatzaldeko euskaldunekin eta jendearekin.

Gure aitzindariek eginiko lanagatik gara gaur garena. Mila esker BERBALAGUN guzti-guztioi, zuek baitzarete egitasmo honen zutabe, bihotz eta arima. Eskerrik asko ikasturte honetan era batean edo bestean gurekin harremanetan egon zareten guztioi.

Oraintxe atseden hartzeko garaia dugu, baina irailean berriro zuekin egongo gara. Zaindu eta uda oso ona pasa.

Meatzaldeko dinamizatzaileak.

No comments: