2018/06/13

Muskizko mintzodromoa. Kronika

Astelehenean Muskizko mintzodromoa egin genuen. Goizean, institutuko eta euskaltegietako ikasleak elkartu ziren eta gustura aritu ziren solasean. Arratsaldean gonbidatu berezi bi izan genituen, Egoitz Fernandez eta Andoni Aretxabaleta. Mintzodromoan parte hartzeaz gain, elkarrizketa egiteko aukera izan genuen. Mintzodromora hurbildu ziren guztiak oso gustura aritu ziren bi kirolariekin.
Eskerrik asko parte hartzera hurbildu zineten guztioi, baita Egoitz eta Andoniri ere!!!
Hementxe asteleheneko argazki batzuk!!

No comments: