Joan den ostiralean, Trapagarango Pinta tabernan, Berbalaguneko aurkezpen jaia ospatu genuen. Bertan 50 lagun elkartu ginen, Berbalaguneko aurkezpen bideo ikusi genuen, argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen eta zerbait jateko aukera ere izan genuen.
Aipatutako guztiaz aparte, gure artean Trapagarango Bertso Eskolako lau bertsolari eta Sudurgorriak musika taldea izan genituen. Bertso bikainak bota eta festa girotzeaz arduratu ziren!
Hemen argazkiak ikusi ditzakezue, gure artean argazkilari ezinhobea baitzegoen.
ESKERRIK ASKO MEATZALDEKO BERBALAGUNEI, LAGUNDU ZENUTEN GUZTIOI ETA BERTAN EGON ZINETENOI, BIKAINAK ZARETE!!!!

No comments:
Post a Comment