Gutxi falta da carrascoliendas berriz Trapagaranen ospatzeko. Carrascoliendaseko egitaraua ordea asteazkenean hasiko da. Kezka dantza taldeko Oier Araolaza dantzariak Eibarren duela 5 urte berreskuratu zuten inauterien inguruan hitz egingo du.Ze garrantzi du herri batean bertako inauteria berreskuratzeak? Zein kriterio erabili dute galduta zegoen haien inauteria berreskuratzeko?
HITZALDIA: "Inauteri tradizionalen berreskuratzea inguru urbanoan. Eibarreko Koko dantzak"
Eguna: Otsailak 22, asteazkena
Ordua: 19:30ean
Lekua: Olaso Jauregiko auditorioa
Hizlaria: Oier Araolaza (Eibarreko Kezka dantza taldeko dantzaria)
No comments:
Post a Comment