Ia bi hilabete igaro dira Trapagaranen Berbalagun aurkeztu zenetik (ikusi argazkiak). 2008an Meatzaldeko Berbalagun martxan jarri genuenetik, Trapagaranen falta izan dugu, baina jada hori ez da arazo.
Trapagarango herriak erakutsi du Berbalagun egitasmoaren beharra zegoela eta horren seinale dugu, hilabete baten bueltan 40 pertsona inguru izena eman dutela eta momentuan 7 berbatalde daudela martxan!!
Orain bai METZALDEKO BERBALAGUN osatu dugu eta osatzen duzue!!!
Ekainaren bukaeran, ikasturte amaierako poteoa Trapagaranen.
Animatu eta etorri!!
Oharra: informazioa aurrerago zabalduko dugu.
No comments:
Post a Comment