Urtero bezala, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak, Sagardo Eguna ospatuko du, Gallartan, urriaren 2an. Aurten hamaikagarrena ospatzen dute eta guztiok gonbidatuta zaudete! Hemen duzue egitaraua:11:00etan Kalejira musikariekin alaitua
Gaztelu puzgarriak txikientzat
Artisautsa erakusketa
Talo dastaketa merke
12:00etan Plazara iristean neska-mutilek SAGAR DANTZA tradizionalak dantzatuko dituzte.
12:30etan BERTSOLARIAK "Hamaika Bertute"
13:00etan KIRIKOKETA BESTA, irrintziak, adarrak eta txalaparta. Ondoren, sagardoa egingo da antzina egin ohi den moduan. Jarraian, dantza-taldeko neskek muztioa eskainiko diete ikus-entzuleei.
15:00etan HERRI BAZKARI tradizionala Gallartako frontoian.
18:00etan HERRI KIROLAK: Harrizulatzaileak, harrijasotzaileak...
19:30etan TXALAPARTA erakustaldia: Eskualdeko, Nafarroako eta Iparraldeko txalapartariekin.
20:00etan ERROMERIA PATXI PEREZ-ekin eta Kontzertua: SALBUESPUNK-ekin
No comments:
Post a Comment