Flickr.com
Nola???? Biharko planik ez? Berbalagunok urteko azken hitzordua (momentuz!) Bilbon egingo dugu. Sagardoa, txakolina, taloa... ez da plan makala izango, ez horixe! Orduan, zeu ere Santo Tomasera etorri nahi duzula?
9:45etako trena hartuko dugu, Muskizetik Bilbora doan tren honetako lehenengo bagoian ikusiko dugu elkar!

1 comment:
Epa berbalagunak!
Oraintxe ikusi ditut Santo Tomaseko argazkiak. Oso ondo pasatu genuen, heldu bezain pronto hartu genuen hamaiketakoa, postutxoak ikusi genituen eta gero apurtxo bat dantzatu genuen plaza berrian. Nik gero lanera joan behar izan nuen , lastima, eroso nengoen lagun berriekin. Bueno, ziur nago aurten irteera gehiago egingo ditugula. Hurrengo batera anima zaitezte, primeran pasatuko dugu eta!
aio
Post a Comment