Pages

2019/10/31

AZAROKO EUSKARAREN AGENDA

NEGUTIK GERO ETA HURBILAGO GAUDE, ETA URTARO HONEKIN BATERA DATOR: AZAROKO EUSKARAREN AGENDA!

Ez galdu aukera eta datorren hilabete honetan dauden ekintzetan izena eman.
Guztion artean, guztia.

2019/10/29

ARGAZKITZ LEHIAKETA 2019



ARGAZKITZ 2019:
Argazki bat, opari bat!




Ez galdu Axola Euskara Elkarteak antolatzen duen ARGAZKITZ Lehiaketa!!


Parte-hartzaileek argazkia(ak) + testutxoa (esaldi bat ere izan daitekeena, eta argazkiarekin lotura duena) aurkeztean datza, gaia Gabonak, Urte Berria, Solstizioa... izanda.

Animatu eta parte hartu gure herriaren nortasuna sustatzen, aurrera herriko elkarteak!





Oinarriak eta informazio gehiago link honetan:

http://axola-elkartea.blogspot.com/





EUSKARA, KIROLA ETA FAMILIA

Aurreko egunean,urriak 26, Trapagarango rokodromoan izan ginen, 5-6 familiarekin batera, momentu oso dibertigarriak pasatzen.

Mila esker bertaratu zineten guztioi, tailerra aurrera atera zuten eskalatzaileei eta BERBALAGUN EGITASMOARI.

Meatzaldean euskaraz bizitzea posiblea delako, eman diezaiogun arnasa gure hizkuntzari: ikasi, mintzatu eta prestatu egun-txinta berrirako!




2019/10/25

AZAROAREN 3AN, MUSKIZEN!!

ASTO ERREGEA


Azaroaren 3an ez galdu euskarazko zinema!
Lekua: Meatzari Aretoa
Ordua:17:00
Sarrera: 4€




2019/10/23

MEATZALDEKO BERBALAGUNEKO AURKEZPENAK!

Atzo Muskizen egon ginen BERBALAGUN egitasmoaren aurkezpenak egiten!

Hizkuntza ohiturak aldatzeko, euskaraz bizitzeko eta ondo pasatzeko asmoarekin sortu zen proiektua!


Mila esker KOLPEKAN musika taldeari, giroa alaitzeagatik