Meatzaldeko berbalagunak
Meatzaldean euskaraz bizi nahi dugunon bloga
Pages
2019/01/31
Garagado dastaketa Trapagaranen
Atzo Boga garagardogileak Trapagaranera hurbildu ziren.
Ekoipen prozesuaren inguruko azalpenak eman zigun Enekok.
Eta haien garagardoak dastatzeko aukera paregabea izan genuen.
Mila esker Enekori eta hurbildu ziren guztiei.
Otsaileko agenda
2019/01/28
Gorobel mendilerroa
KIROLA eta NATURA
Hurrengo ekintza: Otsailaren 24an. GOROBEL MENDILERROAN IBILBIDE ZIRKULARRA 🌲⛰... Argazki lehiaketa ere antolatu dugu. 🤳📷 Izena emateko >
https://goo.gl/UyUPdC
Gurasolagun tailerra Muskizen
Haur eramaleak. Haurrak soinean eramatea, heldua eta umearen kontaktua sustatzeko.
Otsailak 11, astelehena
17:30ean
Muskizko Gaztegunean
Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
2019/01/24
Trapagarango gurasolagunak txalapartari
Atzo Trapagarango Gurasolagun taldea
txalaparta jotzen ikasteko elkartu zen.
Ieltxu eta Estherrek euskal tresna honen
jatorria eta instrumentuaren garapena kontatu zizkiguten.
Ondoren, ttakun ttakun egiten ere erakutsi ziguten.
Eta binaka txalaparta jotzera animatu ginen.
Eskerrik asko Trapagarango txalaparta taldeari, bereziki,
Ieltxu eta Estherri, txalaparta jotzen hasteko
lehenengo urratsak irakatsi izanagatik.
Newer Posts
Older Posts
Home
Subscribe to:
Posts (Atom)