Pages

2018/01/31

OTSAILEKO AGENDA

Hemen dituzue Meatzaldeko ekintzak


Anima zaitezte eta parte hartu!!

2018/01/25

Masaje tailerra Trapagaranen

Atzo Trapagarango ikasle, irakasle eta berbalagunak 
erlaxatzeko tartea izan genuen.
Buruko masaje egiten ikasi genuen Xabirekin


Mila esker etorri zinetenei eta Xabiri ere bai!

2018/01/23

Ortuellako gurasolagunak. Argazkiak

Ostiralean, Ortuellako familiek eskultura apartak 
egin zituzten fimo erabilita. 


Mila esker Aneri tailer aparta gidatu izanagatik.


2018/01/18

Gurasolagunak Trapagaranen. Argazkiak

Atzo Trapagarango familiek berriro erakutsi zuten artista hutsak direla.


Artilea, kartoia, kartulina eta artaziak erabilita 
saguzar beldurgarriak egin zituzten.


2018/01/17

Buruko masajea Trapagaranen

Asteazkenean, urtarrilaren 24an, buruko masajea egiten ikasiko dugu.
Bi aukera izango dituzue. 15:00etan, igerilekuan 
eta, 18:30ean, Escontrillako gelan.

Erlaxatzeko aukera aparta izango da. Anima zaitezte eta izena eman!