Pages

2016/12/16

Helduentzako antzerkia Trapagaranen

Armandok zeruan atseden hartu nahi zuen, baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko.


"Zerura Eroria" komedia 
Escontrillako aretoan, 18:30ean

Meatzari jokoak Trapagaranen

Larunbatean, abenduaren 17an, familiek meatzarien bizitza 
hobeto ezagutuko dute jolasen bidez.


Llano plazan, 12:15ean. Euria eginez gero, Escontrillako frontoian.

Anima zaitezte!!

Umeentzako antzezlana Muskizen


Igandean, 12:00etan, antzezlan musikatua Muskizko Meatzari Aretoan.

Gurasolagun Muskizen. Gabonetako apaingarriak

 Asteazkenean Muskizko berbalagunak elkartu ziren gabonetako apaingarri ezin politagoak egiteko!!


Urtarrilean berriro elkartuko dira elkarrekin eskulanak, postreak, dantzak...egiteko. 
Aupa zuek!!!

2016/12/15

Trapagarango gurasolagunen topaketa

Atzo, Trapagarango Gurasolagun taldea
Gabonetarako apaingarriak egiteko elkartu zen


 Elur panpin dibertigarriak egin zituzten




Eta Gabonetako galtzerdiak, Olentzero 3D...
Artista apartak dira!!