Atzo, Muskizko ludotekan, gurasolagunek bere seme-alabekin pizza goxo-goxoak egin zituzten. Orea prestatzen ikaragarri ondo pasa zuten eta osagaien aukeraketa egiten ere bai.
Astelehenean, Gallartako gurasotaldean pizza ezin goxoagoak prestatu zituzten.
Umeek primeran pasa zuten orea prestatzen, baita gustuko zituzten
osagaiak aukeratzen ere. Ama baten urtebetetzea ospatzeko aukera ere izan genuen! Zein postre goxoa prestatu zuen! Eskerrik asko!
Panderoa jotzen ikasi nahi? Horrela bada, Muskizen ikasteko aukera izango duzu antolatu den pandero ikastaroan. 4 saio egingo dira: maiatzaren 10,17, 24 eta 26an.