Pages
2013/04/09
2013/04/08
Argazki Lehiaketa
Argazki Lehiaketa
Kaixo, Berbalagunak!!!
Zer moduz Aste Santuko oporrak? Gu gogotsu bueltatu gara!!!! Apirilaren 20an, larunbata, Kultur Txangoa prestatu egin dugu, Arditurri museoa bisitatu eta gero sagardotegira joango gara. Hau dela eta, zuen artean sarrera bat oparitzea pentsatu dugu, horretarako, Aste Santuan egin duzuen argazkiren bat bidali behar diguzue. Bidalitako guztien artean aukeratuko dugu zein den onena!!!!!
Animatu parte hartzen eta zuen argazkiak gure postara bidali, zuen datuekin batera: meatzaldea@aek.org
Argazkiak bidaltzeko azkenengo eguna, APIRILAREN 18a, OSTEGUNA.
2013/03/18
Korrika badator!
Korrikaren ordutegia
Goizeko 7:00etan, Muskizen
Goizeko 7:45ean Abanto-Zierbenan
Goizeko 8:30ean, Ortuellan eta 9:00etan gosaria, Uriosten
Goizeko 9:03an, Trapagaranen
Eman euskara elkarri!
2013/03/14
Berbalagunok martxan!!!
KULTUR TXANGOA......ETA SAGARDOTEGIA!
Batzuk galdezka ibili zarete azken asteotan ea aurten kultur txangorik antolatuko genuen berbalagunok; ba.... apirilaren 20an Meatzaldeko berbalagunok hitzordua daukagu kulturarekin.
Baina aurtengoa ez da izango urterokoa bezalakoa; aurten, zuek berbalagunok, protagonismo osoa hartuko duzue eta zuek izango zarete txangoaren xedea aukeratuko dutenak. Guk hiru proposamen egingo dizkizuegu zuek euren artean aukeratu ahal izateko, edo zuen proposamenak guri bidali guk beste proposamenekin batera aukeran jarri ahal izateko. Hona hemen gure proposamenak:
Bozkatzeko bidaliguzue mezu bat gure e-postara (meatzaldea@aek.org) edo gure facebook-era (Meatzaldeko berbalagun)
Ekitaldi kulturala amaitu ostean, kultura gastronomikari ekingo diogu Larre-gain sagardotegian.
2013/03/13
Korrika badator!
KORRIKA AMAIERA
Hil honen 24an, igandea, Korrika 18k ibilbidearen azken kilometroa beteko du Baionan. Hori dela eta, Meatzaldetik autobusa jarriko dugu Lapurdiko hiriburura hurbiltzeko eta han antolatuko diren ekitaldietaz disfrutatzeko. Anima zaitez eta etorri KORRIKA izena ematera!!!
BAIONARAKO AUTOBUSA
8:30ean Zierbenatik ( hondartzako bus geltokian)
8:40an Muskizetik (BBKn)
8:50ean Las Carrerasetik (bus geltokian)
8:55ean Gallartatik (osasun-etxea)
9:00etan Ortuellatik (bus-geltokian)
9:10ean Trapagaranetik (taxi geltokian)
Izena emateko:
Zierbena: Kultur Etxean (946366007)
Muskiz: euskaltegietan eta Euskara Zerbitzuan
Abanto: euskaltegian
Ortuella: euskaltegian
Traagaran: euskaltegietan
Autobuseko sarrerak: 3 Euro
Erosteko azken eguna: martxoak 20
Subscribe to:
Posts (Atom)




