Pages

2012/09/24

BERBALAGUN ETA GURASOLAGUN MARTXAN!!


 
Praktikatu gurekin!



Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 5. ikasturtea da; beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Orain arte 19 izan dira martxan izan ditugun taldeak, eta etengabean handitzen joan direnak; dagoeneko 110 lagun inguru dira talde hauetan parte hartzen dutenak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizuegu praktikatu gurekin! lemapean.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Berbalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea dena...

Izena eman nahi baduzue Meatzaldeko AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaleko Euskara Zerbitzuetan duzue izena emateko aukera:

TRAPAGARAN:
AEK Euskaltegia: 944922204
Udal Euskaltegia: 944923457

ORTUELLA:
AEK Euskaltegia: 946641797
Euskara Zerbitzua: 946640200

MUSKIZ:
AEK Euskaltegia: 946707774
Udal Euskaltegia: 946706411
Euskara Zerbitzua: 946707075

E-mailez ( meatzaldea@aek.org ) ere izena emateko aukera duzue eta informazio gehiagorako blog-a ere badago: www.meatzaldea.blogspot.com


 


GURASOLAGUN
Egitasmoa hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean, beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena GURASOLAGUN da.

Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.

Aurreko ikasturteetan eskola batzuekin martxan jarri ostean, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da GURASOLAGUN.
Ikasturte berriarekin batera, bai Trapagarango, bai Ortuellako, bai Muskizeko ikastetxeekin elkarlanean martxan jarri da Gurasolagun egitasmoa.
Zure ikastetxean Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez izan zalantzarik , joan idazkaritzara eta eman izena.


Berbalagun eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

2012/07/25

Gurekin lan egin nahi duzu? Lan eskaintza


MEATZALDEKO BERBALAGUN EGITASMORAKO DINAMIZATZAILEA behar da 
Astean 15 orduz, ordutegi malgua, 2012ko irailetik abendura arte (luzagarria)

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  •     Euskalduna izatea.
  •     Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:

  •     EGA titulua edo baliokideak.
  •     Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
  •     Meatzaldekoa izatea.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:

Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 10a BAINO LEHEN ondoko helbidera; praktikatu@aek.org

Erreferentzia: Meatzaldeko dinamizatzaile lan-postua

2012/06/06

Berbalagunon Parrillada!! Ekainaren 21ean


Udarik ongietorria emateko eta berbalagunei gero arte esateko plan ezin hobea!! Ikasturte amaierako parrillada!! Ezin duzu galdu!!

Eman izena gurekin kontaktuan jarriz (gure telefonoa duzue!!) edo bestela meatzaldea@aek.org

Eguna: Ekainak 21, osteguna
Ordua: 19:00ak aldera
Lekua: Hondartzan edo... zehazteke
Prezioa: jende kopuruaren arabera, baina merke-merke!!


Berbalagunon kamisetak eta txapak!!!


Ikusi zelako kamiseta eleganteak ditugun!!! Bai, bai, berbalagunontzako kamisetak!! 10€tan salgai!

Oraindik ez duzu zurea eskatu?????????????? Zeren zain zaude???


Ah! Txapak ere ditugu, nola ez! 1€ batean salgai!! Eskuratu zeurea eta jarri ezazu motxilan, poltsan, kamisetan, jakan... edonon!

2012/06/04

San Gabrielgo Bertsoafaria

 
Ekainaren 8an, 21:00etan San Gabrielgo plazan

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Jone Uria

Eskuratu zure sarrera!