Pages

2009/06/30

LAN ESKAINTZA

AEK-k
BERBALAGUN EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Meatzaldeko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Euskalduna izatea.
• Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
• Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
• Meatzaldekoa izatea.
• EGA titulua edo baliokideak.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org Erreferentzia: meatzaldeko berbalagun

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2009/06/24

GURASOENTZAKO TAILERRA

2009ko transmisio-kanpainan banatutako KU-KU gida lantzeko
LAGUNDU ZURE SEME-ALABEI EUSKARAREKIN


uztailaren 1ean, 10:45ean Ortuellako BHI institutuan

IRAUPENA: 2ORDU

NOLAKO TAILERRA: PRAKTIKO ETA DINAMIKOA

HARTZAILEAK: HAUR TXIKIEN GURASOAK (edo aiton-amonak)

PLAZA MUGATUAK

DEITU 946640200(40) TELEFONORA IZENA EMATEKO!

Argazki tailerreko azken saioa

Azken saioa, datorren asteartean, ekainaren 30ean, burutuko da Ortuellako Aek euskaltegian. Bertan, ateratako argazkiak aztertzeaz gain, nola manipulatu ikusiko dugu.

Aurreko saioetako info+

2009/06/21

Masaje tailerra bueltan dator!!


Adi! hilabete hasieran masaje tailerrak izan zuen arrakasta ikusirik, berriz ere errepikatzea erabaki dugu, oraingo honetan aurpegiko masajeak izango dira!! beraz, animatu zaitezte eta etorri:
masaje tailerra
ekainaren 29an
19:00etan Ortuellako Gorbea aretoan

2009/06/18

bidaiatu merke!

atzo eman genituen pista batzuk bidaia merkeak sarean lortzeko, jarraian duzue laburpena helbide eta adibide batzuekin. ah! eta ez ahaztu, udan zauden lekutik bidali postal edo argazki bat lehiaketan parte hartzeko! argibide gehiago hemen