Pages

2009/04/30

Apirileko Tantaka

Hilabete honetako Tanta Cristinari egin diogun elkarrizketa da. Cristinak Galdamesera eraman gaitu, eta auzoz, auzo, baserriz baserri erakutsi dizkigu bere bazterrak. Eskerrik asko Kristina!

Asteburua eta datorren astea potente datoz!

Maiatzaren 1ean eta 2an, ostiral eta larunbatean ORTUELLAKO GAZTE EGUNA!! Ortuellako Gazte Asanbladak ekintza pila proposatu du egun horietarako; haurrentzako jolasak, kontzertuak, bazkaria...
Aurrera Ortuellako gazteria!!

Maiatzaren 4an, astelehenean DANTZA KARIBEÑOAK
San Fuentesko eskola zaharretan 19:00etan. Animatu eta parte hartu!!!! mugi gerria!!
izen-emateko meatzaldeko Aek euskaltegietan edo e-posta bidez: meatzaldea@aek.org

Maiatzaren 7an, osteguna PETER PAN umeentzako antzerkia
Muskizko meatzari aretoan INFO+ Muskizko Euskara Zerbitzuan

HONETAZ GAIN... ADI:

Aek-k antolatzen duen IZKRIBU LEHIAKETA abian da!!! galdetu zure herriko euskaltegian! lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 16a!

Maiatzaren 16an ILUNPETAN antzezlana egongo da Muskizen eta Muskizko Euskara Zerbitzuak sarrerak zozketatzen ditu! zozketan parte hartzeko, bidali zure izen-deiturak mailto:meatzaldea@aek.orgra edo pasa zaitez euskaltegi batetik eta bertan utzi!!! 4 sarrera pare zozketatzen dira!

Bestetik, aurten, Ortuellako paelladan izango gara, beraz, animatu eta zatoz geugaz!!

Maiatzeko Agenda







2009/04/23

Astebururako plan bila? milaka aukeran!!!

Abanto-Zierbenako Euskal Astearen baitan ekintza ugari izango da:

Ostiralean, bihar:
18:00etan Kiki, Koko eta Moko pailazoak izango dira Gallartako Eusko Gudariak plazan
19:00etan Harrizulatzaileen erakusketa-tailerra Gallartako Dolores Ibarruri plazan
22:00etan Bertso Afaria Las Carrerasko Angulo tabernan

larunbatean, etzi:
Euskal Ezkontza egongo da Abanto-Zierbenan:
Herri bazkaria, Erromeria, Oskorriren kontzertua...
Eriz magoa Muskizko Gaztegunean 12:00etan

igandean, etzidamu:
Txirrindula martxa antolatu du Aek-k Gallartako institutu aurretik hasita

Eskualdetik irten nahi duenak ere, igandean festa eta aldarrikapena aurkituko du Meatzaldetik kanpo:


2009/04/20

Bihar Fieltro Tailerra Las Carrerasen


Aste honetan Abanto-Zierbenan Euskal Astea burutzen ari da; ekintza pila izango dugu bere baitan bilduta, INFO+ HEMEN


Ekintza andana horren artean, BIHAR, 18:00etan, LAS CARRERASEKO KULTUR GELAn FIELTRO TAILERRA izango da. Animatu eta parte hartu!!!