Pages

2008/11/26

Lan Eskaintza

AEK-k MEATZALDEKO BERBALAGUN
EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Astean 15 orduz, ordutegi malgua
2009ko urtarriletik abendura arte (luzagarria)

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Meatzaldekoa izatea.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak ABENDUAREN 10a BAINO LEHEN ondoko helbidera.

E-postaz bidaliz gero: bizkaia@aek.org
Erreferentzia: Meatzaldeko dinamizatzaile lan-postua

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2008/11/25

Azaroko tantaka

Oihana Martinez nahiz eta egun Sopuertan bizi, Abanto-Zierbenako euskalduna dugu. Sopuertako berbatalde batean parte hartzen du, Axola Euskara Elkarteko kidea da, saltseroa... Oihana, zuk zeuk kontatuko diguzu zure "praktikotasuna", zure tanta...

Axola Euskara elkartekoa izanda zelan hasi zinen parte hartzen?
Axola euskara elkarteak badauzka 12 urte, hasieratik ez nintzen egon baina badaramat urte pilo! Betidanik gogoratzen dut!

Zelan ikusten duzu euskararen egoera Abanton?
Nik uste dut Axolak euskara bermatzeko eta bizitzeko aukerak zabaltzen ditutela; kezkatzen nau gero eta jende gehiago dakiela euskara baina ez dutela klasetik, eskolatik edo esparru batzuetatik ateratzen (horretarako oso ondo dago Berbalagun!)

Nola hasi zen euskararekiko daukazun lotura?
Txikitatik eskolara bidali ninduten gurasoek (naiz eta haiek euskaldunak ez izan), gero ikastola institutuan… euskararekiko beti oso jarrera baikorra izan dut! Esan zidaten Axola Euskara taldean sartzeko eta kostata baina azkenean hasi nintzen parte hartzen naiz eta inork ezagutu ez.

Badakigu, naiz eta Gallartakoa izanda orain Sopuertan bizi eta Berbatalde batean zaudela? Zelan hasi zinen?
Bai, nahiz eta Gallartakoa izan, Muskizen lagunak ditut eta Sopuertako beste lagun batek komentatu zidan berbalagun Sopuertan martxan jarri nahi zutela, nahiz eta hasieran ezetz esan gero animatu nintzen eta aurten gure bigarren urtea da!
(Saltsero hutsa zarela ikusten da!) kar-kar-kar

Nola animatuko zenuke jendea euskara praktikantea bihurtzeko?
Oso aukera ona dela batez ere, badaudelako pertsonak ez daukatenak aukerarik euskaraz bizitzeko, eta egia esanda halako egitasmoekin erakusten da nola posiblea den euskaraz bizitzea!

2008/11/24

Sari banaketa: Piropo Lehiaketa



Zeurea izan al da piroporik saltseroena?

Noiz: Azaroaren 26an, asteazkena

Ordua: 18:30etan

Non: Abanto-Zierbenako Udalbatza Aretoan

Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua

2008/11/21

Mendi irteera: Urkiola


Noiz: Azaroaren 22an, larunbata
Ordua: 10:00etan
Nondik: Gallartako Osasun Zentrotik

Axola Euskara Elkarteak antolatutako urteko azken irteera izango da; beraz, animatu!

Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea

2008/11/20

Fieltrozko argazkiak ote?

Aurreko asteartean, azaroak 18, 20 lagun elkartu ginen orratzak dantzan jartzeko irrikitan.
Argazkiak ikusi nahi dituzu?