Pages

2008/10/31

Euskal Dantza ikastaroa

Jauziak, jota, arin-arin...
Noiz: Azarotik aurrera ostiralero arratsaldeko 18:30etan.

Non: Trapagarango Basetxe Gaztetxean.

Antolatzaileak: Basetxe Gaztetxea

2008/10/29

Euskara ikasleentzat...


Norentzat? Zuretzat, euskara ikasten zaudelako.

Zer? Euskarazko ikas-baliabideen bilgunea:

Zertarako? Ikas prozesuan laguntzeko.

Zergatik? Zure kabuz ariketak egin ditzakezulako nahi duzunean.

Antolatzaileak: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)

2008/10/23

Muskizko Kanporaketa


BOTA: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2008

Noiz: Urriaren 25ean, barikua.
Non: Muskizko Meatzari Aretoan.

Bertsolariak: Oihana Bartra, Mikel Petuya, Jabier Olibares, Peru Vidal, Ander Salaberria eta Julen Erezuma.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.

Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea

2008/10/22

IX. Sagardo Eguna

Egitaraua
11:00etan Kalejira musikariekin alaitua Gaztelu puzgarriak txikientzat, Artisautsa Erakusketa, Talo Dastaketa merke.
12:00etan Plazara iristean neska-mutilek Sagar Dantza tradizionalak dantzatuko dituzte.
12:30etan Bertsolariak. Hamaika Bertute.
13:00etan Kirikoketa Besta, irrintziak, andarrak eta txalaparta, ondoren, Sagardoa egingo da antzina egin ohi zen moduan. Jarraian, dantza-taldeko neskek muztioa eskainiko diete ikus entzuleei.
15:00etan Herri-Bazkari tradizionala Gallartako frontoian.
Sarrerak Gallartako tabernetan salgai aurreko urteetan bezala. Salgai egongo dira urriaren 22a, asteazkena arte.
18:00etan Herri Kirolak. Txinga-probak, harrijasotzaileak, aizkolariak...
19:30etan Txalaparta erakustaldia: Jo ala Jo (Nafarroa), Zugarramurdi (Sestao), Meatzaldeko Harrigorria (Gallarta), Hala Dzipo (Barakaldo), Ezpala (Trapagaran), Baionako Txalapartariak (Baiona).
20:30etan Euskal Herriko Musika kontzertua Patxi Perez eta Konpainiak eskainia.
Antolatzaileak: Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldea

2008/10/21

Naturkultura 2008


Ekimen honen helbura honako hau da: baliabide naturalen kontsumo irrazionalak desberdintasunak sortzeaz gain, ondorio kaltegarriak reagiten ditu gure ingurunean. Gure esku dago eragin txar hau aldatzea, kontsumo arduratsuagoaren bidez.
Noiz: Urriaren 26an, igandea, 10etatik 19etara.
Non: Muskizko San Juan Poligonoan.
Zer:
Ingurumen taldeen standak
Kontsumo arduratsuaren eta inguraldeko produktu naturalen standak
Hitzaldiak
Haurrentzako animazioa
Ikustaldiak Meatzaritza museora
Animaliak. Bertako arrazak
Ur emari eko-murriztaileak banatuko dira
Herri bazkaria
Gure Ingurumena eta Osasuna defendatzeko bilkura
Antolatzaileak: Hainbat talderen artean.